Negozio-plana
Fecha
2021-06-15Autor
Reveriego Díez, Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gradu Amaierako Lan honen helburua ekintzailetza proiektu baten negozio-plana burutzea da. Enpresaren izena Greenchange da. Bere jarduera nagusia, reverse vending birziklapen makinak diseinatu, eta retail sektoreari (marka estrategian inbertitzen duten retailer handiei) komertzializatzean datza, birziklapena sustatzeko asmoz. Espainiako herritarrak geroz eta kontzientziatuago daude birziklapenarekin eta retailerrak azken urteotan estrategia berdeak garatzen ari dira, teknologiak desberdindu ahal izateko ateak zabaltzen dizkielarik. Euren bezeroak geroz eta selektiboagoak dira, eta erosketa-esperientziak eskatzen dituzte, bai establezimendu fisikoetan eta baita online kanaletan ere. Hala, reverse vending soluzioari esker retailerrek beraien bezeroak fidelizatu ahal izango dituzte, enpresaren marka ingurugiroaren jasangarritasunarekin alineatzen dutelarik bide batez. Gainera, makinaren software-aren bitartez bezeroen informazioa (Big Data) lortzeko aukera dute. Greenchange-ek retail sektoreari lehia abantaila bat eskaintzen dio, beraz.
Lan honetan negozioa martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharrezkoak diren alderdi nagusiak deskribatuko dira. Horretarako, marketin-plan, giza baliabide plan eta plan ekonomiko-finantzario bat garatu dira, negozioaren bideragarritasuna aztertzeko helburuarekin.