Show simple item record

dc.contributor.advisorFernández Lasa, Uxue
dc.contributor.authorOlazabal Urzuriaga, Leire
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2021-06-30T17:27:58Z
dc.date.available2021-06-30T17:27:58Z
dc.date.issued2021-06-30
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/52141
dc.description42 p. -- Bibliogr.: p. 30-33
dc.description.abstractGaur egun gero eta ohikoagoa den bizi estilo inaktiboaren oinarrian dauden hainbat faktoreren eragina aztertzeko asmotan dator lan hau. Horretarako hainbat elkarrizketa gauzatu dira egun unibertsitarioak diren pertsonen iritziak ezagutu eta errealitatean pairatzen diren egoera desberdinak alderatzeko. Bizi estilo erabat inaktibo eta sedentarioak nabarmentzen dira bai gazte zein helduen egunerokotasunean. Gainera, heriotza totalaren lehenengo bost arrazoien barnean dagoen arrazoietako bat izateaz gain, gaixotasun kardiobaskular, minbizia, gizentasuna eta diabetesa moduko gaixotasunak dira ondorio nagusietako batzuk (Díez, 2017). Datu horiek entzun eta bizi estilo inaktibo eta sedentarioak dituzten arriskuak jakinik eta inguruan horrelako bizi estiloak dituzten pertsonak izanik, egunerokotasunean jarduera fisiko-kirolarekin duten erlazioa zein den jakiteko sakoneko azterketa bat gauzatu da, egoera hauen oinarrian bizi estilo pasibo eta jarduera fisiko-kirolik eza izanik. Ondorioz, jarduera fisiko-kirol desberdinak egiteko orduan pertsona desberdinen barruan agertzen diren zailtasunak nolakoak diren eta nola eragiten dien ezagutzeko burutu da elkarrizketa. Horrela, elkarrizketako emaitzak teorian dauden iritzi eta ikerketa desberdinekin alderatu eta gaur egungo errealitatea nolakoa den ezagutu nahi izan da nolabaiteko aldaera edo erantzun bat eman eta bizimodu sedentario zein inaktibitate fisikorik gabekoek dakartzaten arazoez kontzientziatzeko. Halaber, gaur egun jarduera fisikoa tresna ezin hobea bilakatu da ongizaterako duen garrantziaz gain, osasuntsuagoak diren bizi kalitateen garapenean (Vidarte et al. 2011). Horrela, behin egoera ezagututa, arrazoi bakoitzaren aurrean dauden zailtasun eta urritasunak zeintzuk diren jakin ostean, hauei aurre egin eta konponbide bat proposatuko da gaur egun unibertsitarioak diren eta etorkizunean izango diren ikasleen bizi estilo pasiboen aurrean mota askotariko baliabide eta aldaerak proposatzeko asmoz. Baita, jarduera fisiko-kirolak dituen onurak zeintzuk diren aztertu eta gero, egunerokotasunean honenganako aztura bat sortzea litzateke helburua. Amaitzeko, jarraian aurkeztuko den lanean lehenik eta behin testuinguratze bat egingo da lanean zehar agertuko diren faktore desberdinak definitu eta urteak pasa ahala hauetan eman den aldaketa nolakoa izan den azaltzeko asmoz. Ondoren, metodologia zatian, lan honetan protagonista izan diren hiru elkarrizketak gauzatzeko orduan erabili diren ezaugarri, xehetasun eta metodoak azalduko dira. Metodologia zatia amaitu eta jarraian elkarrizketetan azaleratutako emaitzak aztertuko dira elkarrizketatutako hiru pertsonen errealitatea teorian ikusitakoarekin alderatu eta erlaziorik dagoen aztertzeko asmoz. Azkenik, aurreko guztia laburtzeko asmoz ondorioak zeintzuk diren aipatuko dira eta horien aurrean egungo egoera aldatzeko proposamen bat helaraziz amaiera emango zaio lanari.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleUnibertsitate ikasleen aisialdiko jarduera fisiko-kirol ohiturak, egungo argazki bates_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-20T06:34:47Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurregister103171-804654-09
dc.identifier.gaurassign93579-804654


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record