Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna
Fecha
2021Autor
García Lupiola, Asier
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
AusArt 9(1) : 101-115 (2021)
Resumen
Musika-genero baino gehiago bilakatu zen fenomeno sozialak zazpi hamarkada beteko ditu laster. Bere sorreratik rocka munduan zehar zabaldu zen protesta-mugimendu gisa. Bakarlari eta talde anitzek rocka osatzen duten estilo eta genero ezberdinak sortu dituzte, eta une bakoitzean gazteriaren askatasun grinak pertsonifikatu dituzte. Era horretan, azken hirurogeitahamar urteetan planetan zehar jazo diren ekonomia-, gizarte- edota politika- izaera duten gertaera nabarmenen aurrean, rocka salaketarako eta gizartearen nahigabea adierazteko bozgorailu bihurtu da, bereziki gazteen artean.