Euskarazko aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio-sisteman
Fecha
2021-06Autor
Agirre, Oskia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Uztaro 117 : 111-134 (2021)
Resumen
Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batzuetan, eta batez ere gizarte- zein giza zientzietan, bertako hizkuntzak erabiltzen dituzten aldizkari zientifikoek bestelako funtzio batzuk ere betetzen dituzte, hala nola trebakuntza, ezagutzeren transmisioan zubi-lana eta ezagutza-hutsuneak betetzea. Artikulu honetan, Inguma datu-basetik abiatuz, euskarazko edukiak argitaratzen dituzten aldizkariak identifikatu dira (41), eta honako ezaugarriak aztertu dira: zer arlotakoak diren, azken urtean argitaratutako euskarazko edukien kopurua, argitaratzaile motak, artikuluen laburpenetan eta webguneetan erabilitako hizkuntzak, formatuak eta sarbide motak, egile-eskubideen zehaztapenak, CC lizentzia motak eta indexazio datu-baseetan aldizkari horiek duten presentzia. Nagusi dira unibertsitateetako argitalpen-zerbitzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek argitaratutako sarbide irekiko aldizkariak, erdia baino gehiago gizarte-zientzietakoak. Indexazio datu-baseetan duten presentzia gorabeheratsua da; estatu-mailako datu-baseetan dute presentzia handiena.