19-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako organo donazioen ezagutza handitzeko eta beldurrei aurre egiteko Osasun Heziketa Programa
Fecha
2021-10-05Autor
Sánchez Sertucha, Oneka
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gaur egun, milaka pertsonek behar dute organo-ematearen zerbitzua bizirik
jarraitzeko. Organo-ematean bi kontzeptu nagusi daude, lehenik donazioa, keinu altruista
bat dena, gizakien artean egin daitekeen ontasun ekintza handienetakoa kontsideratzen
dena, eta bestetik transplantea, gaixorik dagoen organo edo ehun bat behar bezala
funtzionatzen duen beste batekin ordezkatzea. Azken 50 urteetan, aurrerapen medikoen
ondorioz, organo transplantea sendotutako terapia bihurtu da. Hau dela eta, organo
donazioen inguruko ezagutza handitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen da.
HELBURUA: Gros auzoko 19-44 urte bitarteko gizon-emakumeen organo donazioen
inguruko ezagutza handitzeko eta beldurrei aurre egiteko osasun heziketa programa bat
diseinatzea.
METODOLOGIA: Iragazki zehatzetaz baliatuz Pubmed eta Dialnet datu baseetan bilaketak burutu dira; Google Scholar bilatzailean, ebidentziadun lanen bibliografiatik lortutako artikuluen bigarren mailako bilaketa egin da. Programaren egitura jarraitzeko gida eta eskuliburuak ere erabili dira.
GARAPENA: Organo donazioaren inguruko ezagutza handitzea helburu duen programa
honen talde diana, helburu eta metodologia pedagogikoak, edukiak, jarduerak eta
kronograma eta aurrekontua zehaztu dira. Horretarako, iraupen anitzeko 4 saio antolatu
dira, eta Gipuzkoa mailan transplante koordinatzaile diren mediku eta erizain baten
partaidetza aurreikusi da.
JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA: Honen helburu nagusia, heziketa programa egokitzea eta osatzea da, efikazia eta efizientzia baloratuz. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da:
lehenengoan emaitzak aztertuko dira, bigarrenean prozesua eta azkenik, programaren
egitura.
GOGOETA: Organoak eta ehunak ematea pertsona batek hil ondoren egin dezakeen
keinurik solidarioena da. Ekintza honi esker beharra zuten pertsona askok bizirik eta
arnasten jarraitzen dute. Organoak emateari buruz hitz egiten dugunean, beldurrak eta
zalantzak sortzen dira. Lan honekin prozesu guzti honi ikusgarritasuna eman nahi diot,
honen inguruko beldur edo zalantzei aurre egiteko. Amaitzeko, nahiz eta proiektua
aurrera eramateak denbora eta ahalegin asko suposatu duen, esperientzia oso aberasgarria dela esan dezaket.