EAE-ko Mugikortasun Azterketa eta Trafiko Istripuak 2015-2019. Plan estrategikoaren eragina
Laburpena
Gaur egun Trafiko istripuak mundu mailan ematen den heriotzen ehuneko handi baten
jatorria da, urteen poderioz gobernuek kanpaina asko egin ondoren, jatorri honegatik
hildakoen zenbakia jaisteko, era batean lortu den arren, 2016ko MOEk kaleratutako datuen
arabera, Trafiko istripuek oraindik heriotzen 10 jatorri nagusien barruan jarraitzen dute.
2016ean bakarrik 1,4 miloi pertsona hil ziren. 10 jatorri hauek erreparatuz, gaixotasunak
kontutan izan gabe, Trafiko istripuak heriotza gehien eragiten duten iturburua dira.