dc.description.abstract | 5G teknologiaren helburu handienetako bat da egungo komunikazio-ekosistema hobetzea. Helburu hori lortzeko, etorkizun handiko irtenbidea da ertzeko konexio-sareen erabilpena, batez ere misio kritikoko zerbitzuak erabiltzen direnean, ertzeko konexio-sareek konputazio-mailan eta komunikazio-trukeari dagokion abiaduran ekartzen dituzten garapenak baliatu ahal izatean. Testu hau MCPTT zerbitzuan ardaztuko da; hau da, gaur egungo larrialdi-talde koordinatuei ahots-komunikazio klasikoa eskaintzen dion horretan. MCPTT zerbitzua 5G ekosisteman integratzearen erronka nagusiak zerikusia du horren funtzionamenduaren orkestrazioarekin, hain zuzen ere MCPTT zerbitzuak sareko azpiegitura beste hainbat zerbitzu eta sareko operadorerekin partekatu behar baitu. Artikulu honetan, software bidez definitutako sare-funtzioak eta sare-funtzioak birtualizatzeko estandar teknologikoak konbinatzen dituen arkitektura bat proposatzen da, 5G estandarrarekin bat datorrena. Ertzeko cluster batean, slicing sareko arkitekturaren birtualizazio-mekanismoa erabiliz, MCPTT zerbitzua nola hedatu den ere azaltzen da. Zehazki, MCPTT sareko funtzio birtuala osatzen duten unitateak deskribatzen dira. Bestalde, sistema osoaren orkestrazioa alertak arintzeko modulu batekin batera lan egiten duen monitorizazio-sistema batean oinarritzen da. Monitorizazio-sistemak zerbitzuaren eragiketarekin, baliabideen erabilerarekin edota irrati bidezko sarbidearen operazioarekin zerikusia duten hainbat parametro jaso eta biltzen ditu denbora errealean, eta, irakurritako balioen arabera, bi alerta mota eman ditzake: batetik, baliabide birtualei dagozkienak bereizten dira, eta, bestetik, irrati-baliabideei eragiten dietenak. Azkenik, MCPTT zerbitzua hedatu ondoren lortutako emaitzak ere aurkezten dira. Horretarako, lehenik eta behin, zerbitzuaren funtzionamendua dinamikoki doitzeko erabili diren monitorizazio-metrikak deskribatzen dira, eta, jarraian, sistemaren probak gauzatzeko zehaztutako agertokiak aurkezten dira. Emaitzen arabera, sistemak agertokietako eskaerei espero bezala erantzuten diela eta bere funtzionamendua dinamikoki ondo egokitzen duela frogatu da.; One of the major objectives of 5G technology is to improve the current communication ecosystem. The use of edge networking is a promising solution to this goal, especially when critical mission services are used. This text will focus on MCPTT, a service that provides a coordinated emergency team with classic voice communication. The main challenge in integrating the MCPTT service into the 5G ecosystem relates to the orchestration of its operation, as the MCPTT service has to share the network infrastructure with many other services and network operators. This paper presents an architecture that is in accordance with the 5G standard and at the same time combines software-defined networking and network functions virtualization. It also shows how MCPTT service has been deployed in a data center located at the edge, by using the slicing network architecture virtualization mechanism. Specifically, the units that constitute the MCPTT virtual network function are described. The orchestration of the entire system is based on a monitor system that works in conjunction with an alert module. The monitoring system receives in real time and gathers a number of parameters related to service operation, use of resources, and operation of radio access, and may provide two types of alert according to the values read: on the one hand, those related to virtual resources, and, on the other, those alerts affecting radio resources. Results obtained after deploying the MCPTT service are also presented. For this purpose, first, the monitoring metrics used to dynamically adjust the operation of the service are described, and then the defined testing scenarios are presented. Results show that the system responds as expected to the different demands of the scenarios, and also that it dynamically adjusts its functioning properly. | |