Prodefen plus sinbiotikoaren anduien ebidentzia klinikoaren analisia
Resumen
Gaur egun, garrantzi handia ematen zaio hesteetako mikrobiotaren modulazioari hainbat gaixotasun desberdin tratatzeko edo prebenitzeko. Modulazio hori, merkatuan dauden probiotiko, prebiotiko eta sinbiotikoz osatutako elikagai funtzionalen bidez lortzen da eta hainbat patologietan erabiltzen dira, batez ere hesteetako mikrobiotan gertatzen diren arazo gastrointestinal eta immunologikoetarako. Horregatik, probiotiko eta sinbiotikoei buruzko azterketa eta entsegu zientifiko gehiago agertzen ari dira hainbat gaixotasunen aurkako eraginkortasuna eta segurtasuna erakutsiz. Hau dela bide, produktu probiotikoen salmenta igotzen ari da mundu mailan, besteak beste, Prodefen Plus® sinbiotikoa da gehien saldu den produktua estatu-mailan. Sinbiotiko hau, merkatuan gehien erabiltzen diren zazpi anduiez osatuta dago eta gaixotasun ezberdinetan eraginkortasuna erakutsi dute bai konbinazio moduan bai indibidualki. Hala ere, oraindik probiotikoei buruzko emaitza kliniko gutxi edo kontraesankorrak aurkitzen dira. Kontuan eduki behar da probiotiko guztiek ez dutela ekintza mekanismo berdinak eta andui guztiek ez dutela kolonizazio eta erresistentzia ahalmen edo eraginkortasun kliniko bera, erabilitako formulazio, dosi, populazio eta administrazio denbora desberdinen menpe baitaude. Hori dela eta, oraindik garrantzizkoa da probiotiko eta sinbiotikoen artikulu eta entsegu zientifiko gehiagoren sustapena bultzatzea, produktu hauek administratzeko era egoki eta seguru batean.