Parotiditis errekurrente jubenila. Sialoendoskopiaren eraginkortasuna tratamenduan.
Laburpena
[EUS] Azken urteotan parotiditis errekurrente jubenilaren (PEJ) tratamendu berria proposatzen ari dira, non sialoendoskopiaren papera garrantzitsua den. Gaitz honen eboluzio naturala deskribatzen duten ikerketa lanak gutxi dira eta gaixotasuna beraren prebalentzia txikia da; hori dela eta, zaila da sialoendoskopiaren emaitzak aztertzea. Egoera hau abiapuntutzat hartuz, kasu serie baten ikerketa deskribatzailea eta erretrospektiboa egin da, non Gipuzkoako eremuan erreferentea den Donostia Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu ezberdinetan, 2010eko urtarrila eta 2020ko otsaila bitartean jarraitu diren PEJ kasuen azterketa egin den. Ildo beretik jarraituz, ospitale berean PEJ kasu hauengan sialoendoskopiak izan duen eraginkortasun terapeutikoa aztertu da. Bestetik, lan hau lehen atal teoriko batez osatuta dago, non haurtzaroan ematen diren sialoadenitis desberdinei buruzko kontzeptu garrantzitsuenak berrikusi diren.