Euskal lerrokatze linguistiko elektorala Hego Euskal Herrian
Ikusi/ Ireki
Data
2022-01-13Egilea
Garmendia Iturria, Haritz
Laburpena
Hego Euskal Herriko hauteskunde autonomikoetan gertatzen den euskal lerrokatze linguistiko elektorala da lan honen ikerketa objektua. Alde horretatik, bi helburu ditu azterketa honek: bata, abertzale bozkatzen duten euskal hiztunek bere portaerari ematen dioten zentzua aztertzea; eta bestea, azterketa horretatik abiatuta soziologia modernoak ertzetako ikerketa objektuak aztertzeko (kasu honetan, estatu beregainik ez duen euskal nazioa) dituen mugen aurrean, proposamen teoriko eta epistemiko alternatiboa aurkeztea. Ildo horretatik, lan honetan ondorioztatu da euskal lerrokatze linguistiko elektorala bere osotasunean azaltzeko ezinbestekoa dela aztergai den fenomeno soziala euskal pentsamendutik aztertzea.