Emakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan: artikulu-motak, sinatzaileen soslaia eta gaiak
Fecha
2019-04Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Euskal Hedabideen Urtekaria 2018 : 79-94 (2019)
Resumen
Hedabideak iritzi-emaileen eta herritarren arteko bitartekariak dira; iritzi publikoan eragiten dute, zertaz hitz egin behar den ezarriz. Aipatzen ez dutena ez da existitzen, eta azaltzen diren gertaerek eta iritziek baldintzatzen dute irakurleek munduarekiko duten pertzepzioa. Historikoki emakumeen presentzia gizonena baino txikiagoa izan da iritzi-orrialdeetan, eta horrek indartzen du hedabideen ikuspegi androzentrikoa. Artikuluan aztertu ditugu emakumeek sinatutako iritzi-kopurua, iritzi-emaileen soslaia, baita zertaz hitz egiten den eta generoak baldintzatzen duen ala ez neurtu ere.