dc.description.abstract | Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia ikus-entzunezko produktu baten frantse-setik euskararako azpititulazio itzulpena burutzea da. Ikus-entzunezkoen itzulpenaren garrantzia ukaezina da gaur egun, horrelako produktuen kontsumoa nabarmen ari baita zabaltzen gizartean, geroz eta plataforma gehiago ditugulako horrelako edukiak gure eskura jartzen, eta, horregatik, erabiltzaile guztion beharretara egokitzen diren edukiak izatea beharrezkoa da. Itzulpen hori burutzeko Frantziako zinemagintzaren film eza-gunenetako bat hartu dugu: Francis Veber zuzendariaren Le Dîner de Cons (1998). Horrez gain, itzulpen hori burutzeko prozesuan izandako gorabeheren inguruko anali-sia burutuko dugu. Graduan zehar gutxi landutako zerbait izanik, erronka polita dela iruditu zaigu.
Itzulpena burutzeaz gain, beste helburu batzuk finkatu ditugu lan honen hasieran, lana osatuagoa izan dadin eta gaia zehatzago lantzeko: ikus-entzunezkoen itzulpenean gehiago sakontzea, graduan zehar apur bat ezagutzeko aukera izan dugun azpititulazio-teknika ardatz hartuta, eta umorearen itzulpena lantzea, kontuan izanda itzulpen arrunt baten ezaugarrietatik aldentzen dela (hitz jokoak, erreferentzia kulturalak… itzultzeko bidea desberdina baita).
Lana bi atal nagusitan banatuta dago. Alde batetik, marko teorikoa izango dugu, gaia hobeto ezagutzen eta kokatzen lagunduko diguna, baina benetan garrantzitsua bigarren atala da: lan praktikoa eta horren analisia.
Atal teorikoaren barruan, hainbat puntu jorratu ditugu. Alde batetik, euskararako itzulpena izanik, hizkuntzaren egoera aztertu dugu, gaur egun bizi duen momentu ahu-la azaltzen duten faktoreak izendatuz, eta goraldia nondik etor daitekeen hipotesiak emanez. Teoriarekin jarraituz, ikus-entzunezkoen itzulpenean sartuko gara, eta horre-lako edukiak itzultzeko teknika ohikoenak ezagutuko ditugu, itzulpengintzaren histori-an ez baitira gutxi filmak eta bestelakoak itzultzeko bilatutako bideak. Dena den, gure lanaren ardatz eta erdigunea den azpititulazioan zentratuko gara. Atal honetan argituko dugu zertan datzan teknika hori eta zer izan behar duen kontuan itzultzaile batek pro-zesuan zehar, zein diren azpititulazioa erabiltzearen abantailak eta desabantailak ikus-teaz gain. Teoriarekin amaitzeko, umorean zentratuko gara. Umorea definitzea oso zaila bada ere, ahaleginduko gara zer den zehazten, eta konturatuko gara zein garran-tzitsua den itzultzaile batentzat sorburu hizkuntza zein xede hizkuntza sakontasunean ezagutzea.
Lanaren bigarren atalari, praktikoari, dagokionez, itzulgaia aztertzen hasiko gara, filmaren fitxa teknikoa aztertuz eta gidoian kontuan izan beharreko puntuei buruz hitz eginez (hiztegia, erritmoa, testuaren berezitasunak…). Bigarrenik, itzulpen prozesuan zehar sortutako arazoak eta horiei emandako erantzunak zein izan diren azalduko du-gu, horrelako lan batean itzulpena egitean zein testuaren eta irudiaren sinkronizazioa egitean gorabehera handiak izan ditzakegulako. Lanarekin amaitzeko, azken ondorioak emango ditugu, hasieran finkatutako helburuak bete ditugun ikusiz, eta prozesuak be-rak irakatsi dizkigunak aipatuz. | es_ES |