Ariketa fisiko ezberdina egiten duten adineko pertsonen arteko konparaketa
Laburpena
[EUS] Asko dira adineko pertsonetan ariketa fisikoak (AF) dituen onurak aztertu dituzten autoreak, ez ordea, ariketa fisikoa egiteko modu ezberdinak alderatu dituztenak, ariketa fisiko gidatua eta ariketa fisiko librea zehazki esateko. Adin nagusiko pertsona askok ariketa fisikoa inongo gainbegiratze gabe egiten dutela kontuan hartuta, ikerketa honen helburua ariketa fisiko gidatua zein librea egiten duten pertsonen parametro antropometrikoak, gaitasun funtzionala eta erorketa kopuruko datuak alderatu eta bien arteko ezberdintasunak ikustea izan zen, egoera funtzionalari dagokionez onura gehien zeinek ematen duen jakin eta horrela aurrerantzean mota bat edo bestea gomendatzeko.