Show simple item record

dc.contributor.advisorLos Arcos Larumbe, Asier ORCID
dc.contributor.authorLambea Villar, Alba
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2022-04-13T15:30:11Z
dc.date.available2022-04-13T15:30:11Z
dc.date.issued2022-04-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56312
dc.description32 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-32
dc.description.abstractIkerketa honen helburuak Gimnasia Erritmikoko (GE) errutinetan aparatuen erabilera aztertzeko FIG kodeak zehazten dituen aparatuen talde tekniko multzoetan sakontzen eta espazioaren erabilpena kontuan hartzen duen behaketa tresna berri baten fidagarritasuna aztertzea eta honen arabera emakumezkoen eta gizonezkoen arteko alderaketa burutzea izan ziren. CUANT-RIT behaketa tresnaren fidagarritasuna aztertzeko bi behatzailek hartu zuten parte eta 2020. urteko GEko bakarkako modalitateko munduko txapeldunaren errutina ariketa aztertu zuten. Emakumezkoen eta gizonezkoen errutinen alderaketa egiteko 2020 urteko bakarkako modalitateko Espainiako txapelketan parte hartu zuten 10 gimnasten erregistroa egin zen: 5 gizonezko eta 5 emakumezko. Bi lanetan erabilitako aparatua pilota izan zen. Behaketa tresna osatzeko irizpideak hurrengoak izan ziren: a1) gimnastaren generoa, 2) gimnastak erabilitako aparatua (APA), 3) talde teknikoak (ELEMTT) (i.e. aparatuen oinarrizko talde tekniko espezifikoak [AOTTES], aparatuen ez-oinarrizko talde teknikoa espezifikoak [AEOTTES], aparatuen ez-oinarrizko talde tekniko komunak [AEOTTKOM]), 4) zehazki burututako elementu teknikoa puntuazio kodeak zehazten dituen aparatuen elementu teknikoen multzoa (ELEMZ), eta 5-6) espazioarekin erabilpena (i.e. elementua hastean [HAS] eta amaitzean [AMA] gimnastak tapizean duen kokapena). Intra- eta inter-behatzaile adostasuna mailek (intra-behatzaile: 3 irizpidea = 1,00, 4 irizpidea = 0,97, 5 irizpidea = 0,90, 6 irizpidea = 0,98; inter-behatzaile: 3 irizpidea = 0.90, 4 irizpidea = 0,88, 5 irizpidea = 0,83, 6 irizpidea = 0,90) behaketa tresna egokia izan zela erakutsi zuten. GEko gimnasten errutinak modu sakon batean aztertu eta errutina horietan zehar gauzatutako espazioaren erabilpenari buruz ikertu nahi izanez gero, CUANT-RIT behaketa tresna fidagarria da. AEOTTKOM gehien burututako elementuen multzoa izan zen bai emakumezkoen (%64,8) bai gizonezkoen kasuan (%62,8). Aparatuaren talde tekniko multzoen proportzioan ez ziren desberdintasun esanguratsurik (p >0.05) aurkitu emakumezkoen eta gizonezkoen artean. Pilota aparatuaren talde teknikoen elementu zehatzen erabilpenean (i.e. proportzioak) ez ziren desberdintasunik aurkitu emakumezkoen eta gizonezkoen artean. Elementu teknikoen hasierako eta amaierako kokapenari zegokionez, emakumezkoek eta gizonezkoek ez zuten espazioa proportzionalki erabili. Hasierako kokapenari zegokionez gehien erabilitako zona 5 Zona izan zen bai emakumezkoetan (%18,3) bai gizonezkoetan (%15,9), eta amaierako kokapenari zegokionez 5 Zona emakumezkoetan (%17,4) eta 9 Zona gizonezkoetan (%16,3). Elementu teknikoen hasierako eta amaierako kokapenean emakumezkoen eta gizonezkoen artean desberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren. GEko gimnasten errutinak modu sakon batean aztertu eta errutina horietan zehar gauzatutako espazioaren erabilpenari buruz ikertu nahi izanez gero, CUANT-RIT behaketa tresna pilota aparatua aztertzeko fidagarria da. Emakumezkoen eta gizonezkoen errutinetan elementuen erabilpena antzekoa izan zen, hau da, FIG Kodean erabilpena (i.e. interpretazioa) antzekoa izan zen. Hori bai, elementuen hasierari eta amaierari zegokienez, espazioaren erabilpena desberdina izan zen.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgimnasia
dc.subjectlehiaketa
dc.subjectaparatuak
dc.subjectbehaketa metodologia
dc.subjectgeneroa
dc.titleGimnasia Erritmikoko lehiaketan aparatuen erabilera aztertzeko behaketa tresnaren fidagarritasuna eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko alderaketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-14T09:16:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurregister112159-867870-09
dc.identifier.gaurassign115545-867870


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record