Indarraren aplikazioa txirrindularitzan
Ikusi/ Ireki
Data
2022-04-13Egilea
Etxebarria Respaldiza, Lander
Laburpena
Txirrindularitzaren helburua abiadura lortzeko pedaletan ahalik eta indar gehien aplikatzea da. Bini eta Rossatok (2014) pedal-indarraren eta teknikaren inguruko berrikusketa egin zuten, eta pedal-indarrean eta pedal-kolpearen teknikan eragiten zuten aldagaiak (lankargaren maila, pedal-kolpearen kadentzia, bizikletaren gaineko gorputzaren posizioa, nekearen maila eta txirrindulariaren trebetasuna edo esperientzia) aztertu zituzten. Lan honen helburua, Bini eta Rossaton (2014) oinarrituz, txirrindularitzako pedal-indarraren aplikazioaren inguruko egunerapena egitea izan zen. Aztertutako ikerketek Bini eta Rossatoren ondorioak (2014) berretsi zituzten, beraz ez zen aurreko ikerketak eguneratzen zituen aurkikuntza berririk aurkitu. Pedal-kolpearen fase gorakorrean arreta jarriz, indar eraginkortasuna hobetu daitekeela eta honek errendimendua hobetzen lagunduko lukeela ondorioztatu zen. Horregatik, epe luzera pedal-kolpearen teknika hobetzea gomendagarria zela ondorioztatu zen.