UPV-EHU ADDI
  • Volver
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • español 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Ver ítem 
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • Ver ítem
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • Ver ítem
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Zahar-egoitzetako erabiltzaileei bakardade sentimendua prebenitu edo murrizteko eman beharreko erizaintza-zainketak

Thumbnail
Ver/
Txostena (1.452Mb)
Fecha
2022-07-26
Autor
Azcue Velázquez, Maddi
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/57022
Resumen
Sarrera: Bakardadeak intzidentzia handiena 65 urtetik gorakoetan du. Egungo gizartea zahartzen doa eta gero eta gehiago dira zahar-egoitzetan dauden adinekoak. Gaur egun, oraindik, zailtasunak daude bakardadea sistematikoki antzeman eta prebenitzeko. Horregatik, beharrezkoak dira bakardadea arindu edo prebenitzeko, zahar-egoitza batean erizainek burutu ditzaketen esku-hartzeak zehaztea. Helburuak: Errebisio bibliografikoa burutzeko, helburu nagusi bat eta bi helburu zehatz finkatu dira. Helburu nagusia, zahar-egoitzetako erizainek, bakardadea prebenitu edo murrizteko asmotan, eskaini beharreko erizaintza-zainketak zehaztea da, pazientearen ongizatea hobetzeko. Helburu zehatzak, berriz, bakardadea azaleratzeko erizainak erabil ditzakeen tresna batzuk azaltzea, bakardadea definitzea, motak adieraztea eta arrisku faktore zein ondorioak identifikatzea dira. Metodologia: Lehenik, ikerketa-galdera egin da eta PIO egitura burutu da DeCS eta MeSH descriptoreak zehaztuta. Gerora, hainbat datu-basetan (Pubmed, Trip Data Base, Cochrane, Dialnet eta Cuiden Plus), metabiltzaile batean (BVS) eta bi erakundetako web-orritan bilaketak eginez, berrikuspen sistematikoa osatu da. Guztira, 40 artikulu eta bi erakundetako web-orri (INE eta NANDA-I) erabili dira. Emaitzak: Bakardadea egoera subjetiboa da, mota ezberdinetakoa izan daitekeena eta ondorio larriak eragin ditzakeena. Zahar-egoitzetan, erizainak egoiliarrekin zuzeneko tratua duenez, hau detektatu eta prebenitzeko figura garrantzitsua da. Bakardadea detektatzeko, hainbat eskala erabil daitezke, hala nola, UCLA, dJGLS, ESTE II… Bestalde, prebentziorako hainbat esku-hartze garatzea bakardadeari aurrre egiteko eraginkorrak direla ikusi da; sozializazioa errazteko esku-hartzeak, hainbat terapia psikologiko, animaliekin loturiko esku-hartzeak, adiskidetasun berriak sortzeko eskuhartzeak eta jarduera soziokulturalak burutzea, besteak beste. Eztabaida: Aztertutako ikerlanetan oinarrituz, hainbat adostasun eta desadostasun topatu dira. Desadostasunetan esanguratsuenak esku-hartzeetan izanik. Desadostasun hauek, erabilitako ikerketa metodoa ezberdina izan delako dela suposatu da. Horrez gain, zahar-egoitzetan NANDA-I- sailkapena erabili eta erizaintza-diagnostiko bat erabiltzea proposatu da, bakardadearen aurrean eskeintzen diren esku-hartzeak bateratuak izan daitezen. Ondorioak: Beharrezkoa da zahar-egoitzetako osasun-profesionalek lan tekinikoa egiteaz gain, sentimenduei arreta ipintzea eta bakardadea bezalako sentimentuak prebenitu edo arintze aldera esku-hartzeak burutzea. Erizainek burututako detekzioak eta esku-hartzeak bakardadea murrizteko eraginkorrak direla ikusi da. Horretarako pertsonal nahikoa izatea ezinbestekoa da.
Colecciones
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Listar

Todo ADDIComunidades & ColeccionesPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriasEsta colecciónPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materias

Mi cuenta

Acceder

Estadísticas

Ver Estadísticas de uso

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka