Gaztelugatxeko San Juanen identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko proposamen kulturala
Ikusi/ Ireki
Data
2022-11-23Egilea
Fradua Ruiz de Azua, Ane
Laburpena
Gaztelugatxeko San Juan gaur egun ondarean zein Bermeoko herrian oso bizirik dauden kultura, tradizio eta kondairez beteta dago, ondare materialarekin batera aspektu hauek kontserbatzea oso garrantzitsua izanik ondarearen identitatea mantentzeko. “Juego de Tronos” telesaila dela eta, tokia telesailean agertu izan baita “Rocadragon” izenarekin, honek fama handia irabaziz eta turista masa handia erakarriz; turismo mota honetako bisitari kantitate handiena ondarera telesailean agertzen den eszenatokiak bultzatuta hurbiltzen dira, kasu askotan Gaztelugatxeren tradizio anitzak ezagutzeko intentziorik gabe.
Honek eragiten duena, beste toki batzuetan gertatu den bezala, ondarearen identitatea galtzearen arriskua da, eta hau ekiditeko proiektu kultural bat planteatzen da. Hau jakinda, lehendabizi ondarea inguratzen duten aspektu desberdinak (ohiturak, kondairak, erromeriak, ingurugiroa…) analizatzea beharrezkoa da legediarekin eta honen kontserbazio-egoerarekin batera, horrela ondarea kontestualizatu eta kontserbazio-egoeran oinarrituz honetan modifikazioak egiterakoan legalki hartu daitezkeen neurriak kontuan edukitzeko. Honekin batera, turismoaren analisia eta honek ekarri duen deskontestualizazio hau aztertzea beharrezkoa da aipatutako moduan ondarearen identitatea mantentzeko, hauxe ondare ez-materialaren kategoriarekin erlazionatuz (honen garrantzia azpimarratzeko euren identitatea galdu duten beste ondare batzuen kasuen analisia egin baita) eta hori dela eta aspektu hauek kontserbatzeko kudeaketa kulturalak kontserbazio erraminta bezala duen eraginkortasuna azpimarratuz.
Aspektu guzti hauek analizatutakoan eta ondarearen gaur-eguneko egoera zein den jakitean, hainbat neurri proposatzen dira betiere tokia ahalik eta gutxien moldatuz eta honen inguru-giroa errespetatuz: neurri hauek jada existitzen diren mendi-ibilbideak aprobetxatuz hauetan kartelak kokatzean datza, horrela nahiz eta turistak ondareari buruz ezer ere jakin gabe edota tokira telesailak bultzatutako interesarengandik hurbildu, hemen Gaztelugatxeren informazio ezberdina ikusi eta honen inguruko informazio interesgarriaz blaitzeko. Esperientzia hau sendotzeko gida turistikoen kontratazioa planteatzen da kontserbazio-arduradunarekin batera beste aspektu batzuekin batera. Neurri hauekin Gaztelugatxeren identitatea ez galdu eta honen difusio egokia ematea bilatzen da garaira arte bizirik mantendu izan diren tradizioak ere egokian biziraun zein transmititzeko.