Beldurraren erabilera pertsuasio estrategia gisa: COVID-19aren pandemian erakunde publikoek egindako zenbait iragarkiren azterketa
Abstract
[EU] Lan honek hartzen dituen orrialdeetan zehar COVID-19ko pandemiak eragindako testuinguruan gobernu eta administrazio publikoek aurrera eramandako kontzientziazio kanpainen ikerketa egiten da. Helburua da iragarki edo spot horietan iragarleek erabilitako lehenengo eta bigarren mailako emozioak aztertzea, frame eta diskurtso konkretu bat eraikitzerako orduan, baita bestelako faktoreek, hala nola ideologia politikoak eraikuntza prozesu horretan eragina duten. Horretarako berebiziko garrantzi eta atentzioa eman zaio beldurrari estrategia pertsuasibo gisa, eta berau zer-nolako ikus-entzunezko elementuekin eraikitzen den modua aztertu da. Ikerketa aurrera eramateko metodologia kualitatiboa erabili da, eduki analisiaren teknikarekin. Lagina Espainiar Estatua osatzen duten 19 autonomien iragarki instituzional banak osatzen dute.
Behin ikerketa eginda, ondorioztatu da, beldurra, berez, gehien erabiltzen den lehenengo mailako emozioa edo frame-a dela, baina ez dela bakarra. Bestalde, ideologia politikoaren eragina nabaria ere ikusi da, elementu pertsuasibo bat edo bestearen aukeraketa desberdina eragiten baitu. Ondoren, ondorioztatu da autonomiek aurrera eramandako iragarki gehienek izaera publizitario edo dibulgatiboa dutela, eta pandemian emandako publikazio frekuntzia desberdina izan dela emandako kutsatze olatuen artean. Azkenik, zenbait elementu komunak aurkitu dira beldurra mezu nagusi gisa egituratzerako orduan, ikus-entzulean arriskuaren sentsazio transmititzen saihatzen direnak.