Show simple item record

dc.contributor.advisorSolaberrieta Méndez, Eneko
dc.contributor.authorAmezua Lasuen, Xabier
dc.date2025-02-17
dc.date.accessioned2023-02-23T07:30:19Z
dc.date.available2023-02-23T07:30:19Z
dc.date.issued2023-02-17
dc.date.submitted2023-02-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60052
dc.description172 p.es_ES
dc.description.abstractHortz-protesiak garatzeko lan-fluxu digitaletan artikuladore birtualak erabiltzen dira pazientearen barailaren mugimendu indibidualetara behar bezala egokitzen diren hortz-protesiak garatzeko. Gehien hedatu diren artikuladore birtualak loki-barailako artikulazioak, masailezurra eta baraila ordezten dituzten instrumentu birtualak dira, zeintzuetan hortz-uztaien edo horien igeltsuzko modeloen 3D erreplika digitalak birtualki muntatzen diren, simulatzeko barailaren mugimendu batzuk edo guztiak. Artikuladore birtual horiek programatu edo doitu egin behar izaten dira pazientearen barailaren mugimendu indibidualak simula ditzaten, eta hori pazientetik hartutako erregistro birtual desberdinen bidez egin ohi da, besteak beste, arku fazial erregitro birtual baten bidez.Arku fazial erregistro birtual bat da masailezurreko hortz-uztaiak erreferentzia puntu anatomiko batekiko edo batzuekiko duen erlazio espazialaren erregistro birtual bat, zeina artikuladore birtualera transferitzen den haren irekiera ardatzarekiko erlazio espazial berean muntatzeko masailezurreko hortz-uztaiaren 3D erreplika digitala. Horrelako erregistro birtualak hartzeko, orokorrean, paziente birtualak erabiltzen dira, pazientearen aurpegiaren eta masailezurreko hortz-uztaiaren 3D erreplika digital banaz osaturikoak. Paziente birtual horiek sortzeko prozedura desberdinak garatu diren arren, erabilienak eta zehatzenak pazientearen aurpegian jartzen diren alineadoreak erabiltzen dituztenak izan ohi dira.Doktorego tesi honetan in vitro zein in vivo aztertu da paziente birtualak sortzeko prozedura horien zehaztasunean duen eragina aurpegiaren 3D erreplika digitalak eskuratzeko erabilitako eskaneatze metodoak; izan ere, prozedura horietako gehienek aukera eskaintzen dute aurpegien 3D erreplika digitalak eskuratzeko eskaneatze metodo desberdinak erabiltzeko, ezezaguna izan arren horrek prozedura horien zehaztasunean duen eragina. In vitro zein in vivo analisietan ondorioztatu da paziente birtualak sortzeko prozeduren zehaztasunean eragin handia duela aurpegiaren 3D erreplika digitalak eskuratzeko erabilitako eskaneatze metodoak, eta prozedura horiek zehatzagoak direla aurpegiaren 3D erreplika digitalak eskuratzeko bereizmen handiagoko eskaneatze metodo zehatzagoak erabiltzean. Hala ere, eskaneatze metodo horiek ez dira egokiak hortz-klinika guztietarako, bereziki, haien konplexutasun eta kostuagatik. Hori dela eta, doktorego tesi honetan garatu eta in vitro baliozkotu da paziente birtualak sortzeko prozedura berri bat, murrizten duena sortutako paziente birtualen zehaztasunean duen eragina aurpegiaren 3D erreplika digitalak eskuratzeko erabilitako eskaneatze metodoak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/embargoedAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/*
dc.titleArku fazial erregistro birtualak hartzeko erabili ohi diren paziente birtualak sortzeko prozedura berri baten garapena eta baliozkotzea.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-SinDerivadas 3.0 España*
dc.rights.holder(cc)2023 XABIER AMEZUA LASUEN (cc by-nc-nd 4.0)
dc.identifier.studentID696855es_ES
dc.identifier.projectID22836es_ES
dc.departamentoesExpresión grafica y proyectos de ingenieríaes_ES
dc.departamentoeuAdierazpen grafikoa eta ingeniaritzako proiektuakes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-SinDerivadas 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-SinDerivadas 3.0 España