Covid-19 pandemiak Espainiako nerabeen eta gazteen osasun mentalean izan duen eragina
View/ Open
Date
2023-02-24Author
Angulo Lanas, Jaione
Metadata
Show full item recordAbstract
Mundu osoak eraldaketa izugarria jasan izan
du Arnas Sindrome Akutu Larria Coronavirusa 2 agertu zenetik, SARS-CoV-2 izenez ere
ezaguna. COVID-19aren pandemiak, esparru biologikoan ez ezik, esparru psikologikoan eta
sozialean ere aldaketa anitz ekarri ditu. Izan ere, pandemiatik eratorritako neurriek, esaterako
konfinamenduak, errutinen eta ohituren haustura ekarri dute; populazioaren ongizate
psikologikoa kolokan jarriz, nerabeena eta gazteena barne. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa
da COVID-19ak Espainiako nerabe eta gazteen osasun mentalean izan duen eraginari buruzko
azterlana burutzea, horrela pandemiak osasun mentalaren mailan eragin dituen ondorioak
sakontasunez aztertzeko. Alde batetik, gobernu- eta osasun-agintariek ongizate emozionala
bermatuko dituzten estrategiak garatzeko eta, bestetik, osasun arlo honetan erizaintzako
disziplinaren ezagutza-corpusa garatzen laguntzeko