Nutrizio hezkuntza: sare sozialen bidezko zeliakoentzako esku hartzea baten diseinua
Fecha
2023-02-28Autor
Aizpuru Pérez, Aitziber
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Populazioaren % 1 zeliakoa da, zein gaixotasun autoimmune sistemikoa den. Hesteetan
hantura, bilioen atrofia eta kripten hiperplasia gertatzen da eta adierazpen kliniko intestinalak
zein extraintestinalak eragin ditzake. Zeliakia tratatzeko egun dagoen tratamendu bakarra
bizi osorako gluten gabeko dieta zorrotza jarraitzea da. Segurua izan behar du, glutenik
gabea, eta baita orekatua ere, nutrizionalki orekatua eta sozialki jasangarria. Tratamendua
aurrera eramatea erronka handia da askotan zeliakoentzat, glutena elikagai askotan ohikoa
delako, nahigabeko transgresioak egiten dituztelako, dieta orekatzea zaila delako eta
populazio ez zeliakoaren ezjakintasunagatik sozialki baztertuak sentitzen direlako.
Hori dela eta, arazoari aurre egiteko nutrizio hezkuntza esku-hartze bat diseinatu da, sare
sozialen bidez garatzekoa eta heldu zeliakoentzat bereziki diseinatuta. Hasteko, inkesta
baten bidez zeliakoen jakin-nahiak eta kezkak detektatu dira. Hezkuntza beharra honakoei
dagokienez detektatu da: kontzeptu orokorrak, orekatua den glutenik gabeko dieta,
etiketatua eta kutsadura gurutzatua. Esku-hartzea gai horietan zentratu da eta populazio
osoarentzat baliagarria izatea ere bilatu izan da. Esku-hartzean bost astez egunero
hezkuntza dosi txikiak emango dira Instagramen bidez, modu erakargarrian eramangarriago
izateko. Bukatzeko, esku-hartzearen hezkuntza-nutrizionala neurtzeko tresna ere diseinatu
da. Inkesta espezifikoa erabiliko da, ikasketa gai bakoitzaren aurretik eta ondoren bete
beharko dena.
Esku-hartzea martxan jarri eta emaitza positiboak lortzea espero da. Esku hartzearen azken
helburu orokorra da parte-hartzaileek nutrizio-hezkuntza bereganatzea, eta ondorioz,
sintomak eta nutrizio egoera hobetzea, baita egunerokotasuna eta bizitza kalitatea hobetzea
ere.