Oxitozina eta bere eragina autismoan
Resumen
Autismoa gizarte osoan prebalentzia altua duen gaixotasun larri bat da, neuronahasmendu bezala kontsideratzen dena. Bere sintoma esanguratsuenak interakzio sozialetan eta komunikazioan defizitak dira, mugimendu errepikakor eta murriztuekin batera. Nahiz eta prebalentzia altuko gaixotasuna izan, gaur egun ez dago aipatutako sintoma horientzako tratamendu eraginkorrik.
Azken urteotan, oxitozinak jokabide sozialetan eta enpatian duen eragina aztertu da hainbat ikerketen bidez, bai animalietan eta baita gizakietan ere. Lortutako emaitzen arabera, rol garrantzitsua izan dezake neuropeptido horrek interakzio sozialetan. Izan ere, ikusi da autismoa pairatzen dutenek oxitozina maila murriztuta izan ohi dutela eta oxitozina hartzailearen genearen adierazpenean ere alterazioak dituztela. Beraz, oxitozinaren administrazio exogenoak autismoaren oinarrizko sintomak hobetu ditzakeela uste da.
Gainera, oxitozinaren hartzailearen genean dauden nukleotido bakarreko polimorfismo (SNP, Sigle Nucleotide Polymorfhism) desberdinak autismoaren arrisku faktore kontsideratzen dira, eta beraz, genotipo jakin batzuek autismoaren garapenean zeresana izan dezakete.
Hala ere, gaur egun, ez dago argi oxitozina autismoaren sintomak arintzako tratamendu eraginkorra den edo ez. Izan ere, entsegu klinikoetan lortutako emaitzak batzuetan kontraesankorrak dira. Beraz, oraindik ikertzen jarraitu beharko da autismoaren tratamendu eraginkor eta espezifiko bat aurkitzeko.