Show simple item record

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorEsnaola Lizarralde, Nahia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T14:54:32Z
dc.date.available2023-04-17T14:54:32Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60695
dc.description29 p. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstract1970. hamarkadako krisialdi ekonomikoak aldi industrialaren amaiera ekarri zuen, eta hiriek egoera berrira egokitzeko hirugarren sektorean oinarrituriko plangintzak jarraitu zituzten. Hauen artean Bilbo aurkitzen zen, gainbehera ekonomikoak beste faktore batzuekin batera endekapenera eraman zuen hiria. Bilboren itxura aldatzeko eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomia martxan jartzeko egitasmoen artean, Guggenheim Bilbao Museoa izan zen nabarmenena, eraldaketa ekonomiko, sozial eta urbanoa ekarri zuena. 1991an sinatu zen azken hitzarmena eta 1997ko urrian ireki zen Guggenheim Bilbao Museoa. Bere ezaugarri garrantzitsuetariko bat eraikina bera da. Hiriaren ikur bihurtu zen eta bide batez, honen eraikuntzak desindutrializazioarekin batera funtzioa galdu zuen eta gainbeheran gelditu zen auzo baten eraldaketa ekarri zuen. Negoziaketetan, Guggenheim Fundazioak bere neurriak inposatzea lortu zuenez, museoaren kudeaketa eta edukiak enpresa estatubatuarraren eskuetan gelditu ziren, euskal artista eta panorama lokalak pairatu zituzten egoera hauek. Museoaren funtsetatik ikusten da instituzioak helburu kulturaletaz gain beste batzuk ere badituela, funtzio kulturalak ekonomiko eta politikoen menpe egotea eragiten duena. Hortaz, garai postindustrialean gertatzen den joera hau, kulturaren erabilera ekonomiko eta politikoa, errekurtso bihurtzen da. Aldi berean, kultura sustatzen duten instituzioek dituzten nahien arabera, eredu kultural mota bat bultzatzen da. Guggenheima ekonomikoki errentagarriena denaren baitan koka daiteke, gehien sustatzen dena, baina kultura eta klase sortzaileari zein gertuko testuinguruari hainbat kalte ekartzen dizkiona. Kultura modelo honetan erakusketa funtzioa gailentzen da, bisitariak erakartzen dituena museora eta hirira. Hortaz gain, sortzaileei eta haien emaitza artistikoei parametro zurrun batzuk ezartzen dizkie, klase sortzailearen aniztasunetik zati murriztu bat soilik sartzen delarik neurri hauetan. Gainera, eredu hau denez errentagarriena, bestelako modeloak, zeinek testuinguruarekin harreman handiagoa izaten duten, ekarpen sozialak egiten dituzten eta artisten arteko sareak elikatzen dituzten, ez dira nahikoa bultzatuko sortzaileen praktika eta jarduerak bermatzeko. Honen ondorio da, Guggenheim Bilbao Museoan erakusketak egiteko publiko masa handi bat erakarri behar izatea, eta artistak parametro ekonomikoen bidez baloratuko direla; gainera, Estatu Batuetatik ekarritako museoa izanda testuinguruarekin harreman txikia erakutsiko du. Bestetik, museotik at gelditzen diren artistek egoera prekarioak pairatzen dituzte, eredu kultural errentagarriena indartzean, besteak alde batera gelditzen direlako. Museoaren ondorioek artistez gain hiriko biztanleei ere eragiten diete. Hirugarren sektorean oinarrituriko ekonomia honetan, turismoak garrantzia handia du, eta hiria zein Guggenheima bezalako museo bat kontsumitu daitekeen esperientzian bihurtzen da. Museoak auzoari ekarri zion eraldaketa fisikoaz gain, artistentzat ere egokia zen testuinguru bat sortu zuen, balio sinbolikoa ekarri ziolarik. Honek aldi berean, inguruko lurraren prezioa igotzea ekar dezake, negozio handi bat dena, baina bizilagunentzat arazo bat suposatzen duena, hiriko zerbitzuak eta espazioak turistei eskainiko zaizkielako, gentrifikazioan amaitu daitekeen gertaera.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleGuggenheim Bilbao Museoaren papera Bilboren eraldaketanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-31T07:31:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees_ES
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister122174-911478-09
dc.identifier.gaurassign130064-911478


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record