Planifikazioa eta planifikatua: entrenamenduaren logika kirolariaren ikuspuntutik.
Fecha
2023-04-21Autor
Bereziartua Plaza, Paul
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ironman Lanzarotera bideratutako plangintza hau 8 hilabetez, 33 astez zehazki,
osatutako prozesua izan da. Entrenamenduaren inguruko teoriek, kirolariaren bizipenekin bat
lan egin dute, honen erantzunek etengabe planifikazioa baldintzatuz.
Prozesua kirolariaren ezagupen sakon batekin hasita, ezaugarri pertsonal zein fisikoak
barne, mugatze ezberdin zein eguneroko prestasuna finkatu dira. Ironman bezalako
ultraerresistentzia froga bat prestatzea denbora luzeko prozesua da, aipatutako ezaugarri
bakoitza ezinbesteko izanez.
Froga honek dituen eskakizun fisiko zein psikologikoetan oinarrituta ezinbestekoa da
planifikazio sakon eta planifikatuarekin harreman estu bat izatea, xehetasun bakoitza
garrantzitsu izango baita helburua lortzeko bidean. Plangintza egoki batekin baldintzen
barruan errendimendu egokiena lortzen saiatuko gara, beti ere lesio zein gainentrenamendua
ekidituz. Plangintza honen barruko saio gehienak erresistentzia gaitasuna hobetzen
lagunduko duten lan aerobikoetara bideratuta egongo dira, beste lan motak guztiz kanpo utzi
gabe, bestetik, plangintzaren sasoi ezberdinetara indar lan ezberdinak bideratuz. Esan
bezala, entrenamendu karga hauetara kirolaria nola moldatzen den ezagutzea gako nagusia
izango da, saioen asimilazio ezak, bila gabiltzan kontrako ondorioak ekarriko baititu.
Lan honen bitartez distantzia luzeko triatloi baten prestakuntza bideratzeaz gain,
planifikatuaren erantzunak eta feedbackak islatu ditut, sarritan egoera errealetan ematen
diren gertaeretan oinarrituta, eta honen ondorioz plangintzan egin behar diren aldaketak
mahaigaineratuz. Nire unibertsitate ikasketetan barneratutakoa, eta klasetik at ikasitakoarekin
batera kirolariaren oinarritutako entrenamendu saioen plangintza izango da, esan bezala,
baldintza ezberdinak kontutan hartuta, errendimendu egokiena bilatzeko bidean.