Show simple item record

dc.contributor.advisorLópez de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda
dc.contributor.authorManzanos Quintana, Maider
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-07-11T11:07:53Z
dc.date.available2023-07-11T11:07:53Z
dc.date.issued2023-07-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61954
dc.description62 p. -- Bibliogr.: p. 26-28
dc.description.abstractInsomnioa kalitatezko loa izateko, honen iraupen aproposa izateko, loa hasteko edo loa mantentzeko zailtasun iraunkorrari deritzo. Gizabanakoaren funtzionamenduaren narriadura esanguratsua eragiten du hainbat arlotan, esaterako, maila sozialean, akademikoan, hezkuntzan, lanean edo jokabidean. Insomnioa loaren nahasmendu ohikoena da biztanleria orokorrean, eta psikiatriako kontsultetan arreta medikoa eskatzeko arrazoi ohikoenetako bat. Gainera, Covid egoeraren ondorioz kasuek gora egin dute. Loaren higienearen (LH) helburuak lo-ohitura hobeak bultzatzea eta bizimoduarekin zein ingurunearekin zerikusia duten eta loaren kalterako izan daitezkeen faktoreen kontzientzia, ezagutza eta kontrola areagotzea dira. Beste alde batetik terapia kognitibo-konduktualak (TKK), insomnioarekin lotutako faktore psikologiko eta kognitiboak eta ustez insomnioa betikotzea eragiten duten portaera-faktoreak tratatzen ditu. Lan honen helburua insomnioaren maneiurako eta honek eragiten dituen ondorioetarako loaren higienearen eta terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatzea da. Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko azken hamar urteetan ingelesez edo gaztelaniaz argitaratutako ausazko saiakera klinikoak erabili dira. Kontsultatutako datu baseak Medline, Cinahl, Cuiden, Lilacs, PsycInfo eta Cochrane izan dira. Gainera, ebidentzian oinarritutako erakundeetan bilaketa egin da, RNAO eta NICEn zehazki. Amaitzeko, eskuzko bilaketaren bidez Vigilia-sueño eta Behaviour Research and Therapy aldizkariak aztertu dira. Horrela, 15 ausazko saiakuntza kliniko lortu dira. Insomnioaren larritasunean terapia kognitibo konduktualaren efektu handiak eta loaren higienearen efektu txikiak frogatu dira. Gaueko eta eguneko sintomatologian, orokorrean terapia kognitiboaren efektua loaren higienearena baino eraginkorragoa izan da. Lo egindako denbora totala, absentismoa eta harremanen gogobetetzea izan dira terapiek efekturik lortu ez dituzten aldagaiak. Hipnotikoen erabileran bi terapiek hobekuntzak lortu dituzte. Eragin orokorretan terapia kognitibo konduktualak emaitza hobeak eman ditu loaren higieneak baino. Ondorioz, terapia kognitibo konduktuala ohiko arretan integratzeak eta osasun-profesionalak arlo honetan hezitzeak insomnioa pairatzen duten pazienteei emandako arreta aberastuko luke. Aukera hau lo egiteko tratamendu farmakologikoaren ordezko baliagarria dela eta epe luzera mantentzen diren onura ugari dituela frogatu da. Gainera, ez denez inolako albo efekturik erregistratu, pazienteen ongizatea babesteko tratamendu egokia da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectsleep Initiation and maintenance disorderses_ES
dc.subjectinsomniaes_ES
dc.subjectpsychosocial interventiones_ES
dc.subjectcognitive behavioral therapyes_ES
dc.subjectsleep hygienees_ES
dc.subjectcognitive therapyes_ES
dc.subjectmanagementes_ES
dc.subjectnursing interventionses_ES
dc.subjecttratamientos no farmacológicoses_ES
dc.subjectinsomnioes_ES
dc.subjecttratamientoses_ES
dc.subjectterapiases_ES
dc.subjectsleep wake disorderses_ES
dc.titleInsomnioaren tratamendu ez-farmakologikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-10T07:23:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129940-962967-08
dc.identifier.gaurassign150590-962967


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record