dc.contributor.advisor | López de Audícana Jiménez de Aberasturi, Yolanda | |
dc.contributor.author | Lizarraga Jimeno, Alai | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ | |
dc.contributor.other | GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA | |
dc.date.accessioned | 2023-07-11T11:10:16Z | |
dc.date.available | 2023-07-11T11:10:16Z | |
dc.date.issued | 2023-07-11 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/61956 | |
dc.description | 65 p. -- Bibliogr.: p. 28-32 | |
dc.description.abstract | Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Zainetako ultzerak beheko gorputz adarretako zauri kronikoen artean prebalenteenak dira. Epidemia isil bat suposatzen dute, hau da, prebalentzia eta intzidentzia denbora igaro ahala biztanleriaren zahartzearekin batera handituz doa. Zain ultzeren tratamendurako konpresio terapia da baliabide nagusia. Honen barnean hainbat dispositibo aurki daitezke hala nola, konpresio hesgailuak, mediak eta pneumatikoa. Erizainek zaurien maneiuaren arduradunak direnez, konpresio terapiaren aukeraketa eta aplikazioa burutzen baitute, literaturaren errebisioa ikuspuntu honetatik bideratu izan da.
Helburua: Konpresio gailu desberdinen eragina aztertzea beheko gorputz adarretako zainetako ultzerak pairatzen dituzten pazienteen zaurien orbaintzean.
Metodologia: Literaturaren errebisio kritikoa burutzeko hitz gakoak boleanoekin (AND/OR) konbinatu dira hurrengo datu baseetan: Pubmed, Cuiden eta Cinahl. Ebidentzia altuko datu baseetan ere bilaketak egin dira; hala nola, “Up To Date” eta “RNAO”. Azkenik eskuzko bilaketa egiteko bi aldizkari kontsultatu dira: “Journal of vascular nursing” eta “European Journal of Vascular and Endovascular Surgery”. 2012- 2022 arteko argitalpen datako artikuluak barneratu dira.
Emaitzak eta eztabaida: Helburuari erantzuteko azkenean 18 artikulu erabili dira. Horietatik, 7 artikulu prospektibo, 9 ausazko entsegu kliniko (ECA), errebisio sistematiko 1 eta koste-eraginkortasun analisi 1 (ACE) erabili den. Lortutako emaitzen analisia burutzeko hurrengo azpikategorietan sailkatu izan da informazioa: Hesgailu konpresiboak, konpresio mediak eta konpresio pneumatikoa.
Ondorioak: Ikerketa honen bidez orain arte ebidentziak ondorioztatutakoa nabarmendu da, konpresio terapia eraginkorra da zainetako ultzeren orbainketarako konpresiorik gabeko tratamenduarekin alderatuta. Konpresio gailuen artean ez da sistemarik eraginkorrena aurkitu, horregatik etorkizunean gailu guztiak barneratzen, aztertzen eta alderatzen duen ikerketak erizainaren ikuspegitik burutzea gomendagarria izango litzeteke | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | zain ultzerak | es_ES |
dc.subject | konpresio terapia | |
dc.title | Konpresio sistemen eraginkortasunaren azterketa zainetako ultzerak dituzten pazienteen zaurien orbaintzean. Literaturaren errebisio kritikoa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2023-05-10T07:23:52Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2023, la autora | |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | es_ES |
dc.contributor.degree | Erizaintzako Gradua | |
dc.identifier.gaurregister | 129944-956562-08 | |
dc.identifier.gaurassign | 149132-956562 | |