Larba Terapiaren erabilera zauri kronikoen desbridamenduan
View/ Open
Date
2023-07-11Author
Ferreira Arriola, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Biztanleria orokorraren %1-2k beheko gorputz-adarretan ultzera kronikoak dituela kalkulatzen da; batez ere hauen etiologia zainetakoa izanik (%70), honen atzetik arterialak (%20) eta azkenik, neuropatikoak (%10) egongo ziren.
Nahiz eta aposituen erabilera on bat egin eta aurrerapen teknologikoak izan diren, zauri konplexuen kopurua handituz doa, eta horrek erronka batzuk dakarzkio osasun-sistemari. Osasun profesionalei zauriaren ohantzea prestatzeak ikuspegi global bat eskaintzen die orbaintzea oztopatzen duten elementuak kentzeko, eta baita orbaintze prozesua estimulatzeko ere, aurrerapen horien onurak maximizatzeko helburuarekin. Praktika mediko modernoan hainbat desbridatze metodo daude, horietako bat Larba bidezko Desbridatze Terapia (LDT) izanik. LDT edo “Maggot” terapia, zizareen bitartez ehun ez-bideragarria deuseztatzeko metodo bezala deskribatzen da. Desbridatze mekanikoari dagokion metodo bat da, zeinek infekzioari aurre egiten laguntzeaz gain, zauriaren ixtean ere laguntzen duen.