Show simple item record

dc.contributor.advisorPereda Pereda, Eva
dc.contributor.authorPardo Ortiz De Guzmán, Zuriñe
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-07-11T11:12:44Z
dc.date.available2023-07-11T11:12:44Z
dc.date.issued2023-07-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61958
dc.description61 p. -- Bibliogr.: p. 26-30
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: bularreko minbiziari aurre egiteko edo hau izateko arriskua duten emakumeengan agerpena saihesteko hainbat dira eskuragarri dauden tratamenduak, tratamendu kirurgikoen artean mastektomia aurki dezakegu, bular baten edo biren erauzketa edo hauen zati baten erauzketa delarik. Bularra feminitate, amatasun eta sexualitatearen zeinua izanik, honen erauzketak edo eraldatzeak inpaktua dauka emakumeen bizi-kalitatean, gorputz-irudian eta sexualitatean, baita osasun mentalean ere. Helburua: bularreko minbizia duten edo izateko arriskua duten eta mastektomia tratamendu edo profilaxi moduan jasaten duten emakumeengan, sexualitatean, antsietatean eta gorputz-irudian izan duen eragina aztertzea. Metodologia: literaturaren errebisio kritikoa egin ahal izateko Medline, Cochrane, Psycinfo, Cinahl, Cuiden eta Embase datu-baseetan bilaketak gauzatu ziren. Baita eskuzko bilaketa ere burutu egin zen Clinical Breast Cancer aldizkarian. Identifikatutako artikuluak barneratze eta kanporatze irizpideak betetzen zituzten eta irakurketa kritikoa betetzen zituzten ala ez begiratuta, 16 artikulu identifikatu egin ziren gradu amaierako lan hau aurrera eramateko. Emaitzak: mastektomiak emakumeen antsietatean, gorputz-irudian eta sexualitatean duen inpaktua ikertu egin da errebisio bibliografiko honetan. Kirurgiak edozein izanda ere, mastektomia erradikal unilateralak edota bilateralak, gorputz-irudian eta sexualitatean eragin zuzena dauka disfuntzio sexuala sorraraziz. Horrez gain, gorputz irudia asaldatu dezakete eta antsietate maila igo. Ondorioak: berrikuspen bibliografiko honi esker, baietsi egin da mastektomia jasateak emakume hauen bizitzetan izugarrizko inpaktua duela eta kirurgiak antsietatea, gorputz irudian eta sexualitatean eragin zuzena duela hauek kaltetuz. Erizain moduan emakume hauei sostengu emozionala eskaintzea berebizikoa da, haien prozesuetan aurrera egin dezaten. Hala ere, antsietatearen inguruan ikerketa zabalagoa egin beharko litzateke, ebidentzia gutxi baitago. Baita beste motatako mastektomiak duen eragina hiru azpigai motetan ere, ikertutako bibliografia guztian soilik mastektomia erradikalari erreferentzia egiten diolakoes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmastektomiaes_ES
dc.subjectbularreko minbizia
dc.subjectantsietatea
dc.subjectsexualitatea eta gorputz-irudia
dc.titleMastektomia, emakumeen bizitzan hausketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-10T07:27:21Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129474-953485-08
dc.identifier.gaurassign149671-953485


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record