Show simple item record

dc.contributor.advisorLoza Quintero, Irune
dc.contributor.authorUrbina Pescador, Annie
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-07-11T11:16:19Z
dc.date.available2023-07-11T11:16:19Z
dc.date.issued2023-07-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61961
dc.description50 p. -- Bibliogr.: p. 21-23
dc.description.abstractMarko kontzeptuala eta justifikazioa: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea (“Sudden infant death syndrome”-SIDS ingelesez), urtebete baino gutxiagoko haurretan bat-batean gertatzen den ustekabeko heriotzari deritzo; hau da, haurraren historia klinikoaren berrikuspenaren, heriotza- gertaeraren azterketaren eta autopsiaren ikerketa zabala egin ostean, azaldu ezin den heriotza. SIDS oihartzun ikaragarriko fenomenoa da, hedatuta dagoena mundu osoan zehar; 2019. urtean 27.685 heriotza zenbatu zirelarik mundu mailan. Sindromea jaioberrien heriotza berantiarraren kausa nagusietako bat da, herrialde garatuetan haurren heriotza-tasaren %40 eta %50 arteko prebalentzia duelarik. SIDS-ak, gaur egun oraindik kausa ezezaguna badu ere, jatorrian multifaktoriala dela uste da. Horrela, literaturan zabalduen dagoen hipotesiaren arabera, Arrisku Hirukoitza, sindromea hiru arrisku faktore gainjartzen direnean gertatzen da: haur zaurgarria, garapen-aldi kritikoa eta ingurumenaren estresore exogenoa. Helburua: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea gertatzeko arrisku faktoreak zeintzuk diren identifikatzea. Metodologia: Bilaketarekin hasi aurretik, hitz gakoak, sinonimoak eta datu-baseen deskriptoreak identifikatu ziren, gaztelaniaz zein ingelesez. Horrela, hizkuntza kontrolatua (deskriptoreak) konbinatuz, bilaketa-ekuazioak sortu ziren, datu-basearen arabera birformulatu zirenak, iragazkiak gehituz (adina eta hizkuntza). Artikuluen bilaketak hainbat datu-basetan (Medline, Ciuden, Lilacs, Pyscinfo, Cinahl, Embase, Cochrane) egin ziren, Myathens izeneko plataforma birtualaren bidez. Bestalde, eskuzko bilaketak ere egin ziren Journal of Pediatrics bilaketa-motorraren bidez. Hautaketa prozesua egin eta gero, artikuluen irakurketa kritikoa burutuz, 17 artikulu hautatu ziren. Emaitzak: Emaitzak 17 artikulu kuantitatiboetan jasotako informazioan oinarrituta daude. Hauek aztertu ondoren, faktore aldagarriak eta aldaezinak topatu dira, hauen arteko konbinaketak daudelarik, SIDS arriskua areagotuz zenbat eta faktore gehiago egonez gero. Aldaezinen artean, haurrarekin (etnia, sexua, jaiotza-pisua, adina, adin gestazionala, jaiotza anitzak eta ordena), gurasoekin (etnia, adina, aurretiko haurdunaldiak, hezkuntza maila) eta inguruneko baldintza eta baldintza sozioekonomikoekin erlazionatuta daudenak eragina dutela ikusi da. Aldagarriei dagokionez, ordea, loarekin, jaio-aurreko zainketekin, alkohola, tabakoa eta bestelako drogekin eta edoskitzearekin lotuta daudela aurkitu da. Ondorioak: berrikusitako informazioaren arabera, SIDS-ean eragina duten faktoreak anitzak dira; aldagarrien gainean esku hartzeak egin daitezkeelarik, eta aldaezinak biztanleria identifikatzeko laguntzen dutelarik. Horregatik, etorkizunean arrisku-faktoreak aztertzen jarraitzeko ikerketak egitea gomendatzen da, tasak murrizten laguntzeko edo sindromea erabat desagerrarazteko. Horrez gain, termino bakar bat adostu behar da, diagnostikatzeko orduan aldakortasunari bidea ez ematearren.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbularreko haurrakes_ES
dc.subjectbat-bateko heriotzaes_ES
dc.subjectarrisku faktoreakes_ES
dc.subjectprebentzioaes_ES
dc.subjectbularreko haurren bat-bateko heriotza sindromeaes_ES
dc.titleSehaska heriotza aztertzen, osasun-profesionalon erantzunkizunaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-10T07:30:32Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129499-961418-08
dc.identifier.gaurassign149552-961418


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record