Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak. Corpusa eta azterketa filologiko-linguistikoak
Laburpena
Tesi honetan, Euskara Arkaikoko aditz morfologiaren alorra jorratu dut, bereziki adizki jokatuena, eta horien barruan, batik bat, datibo-komunztadurari dagozkion ezaugarriak.Tesiak helburu bikoitza izan du: alde batetik, honelako ikerketetan beharrezko izaten den datu-bilketa bururaino eraman eta orain arteko corpus osoena eskaintzea (adizkitegi formatuan); eta, bestetik, arestian aipatu ezaugarrien azterketa xehea egitea.Azken batean, lekukotasun zaharrenetatik abiaturik datibo-komunztaduraren morfologia aztertzeak adizki jokatuen morfologiaren garapena argitzeko duen garrantzia agerian utzi uste dut, eta bide horretan urrats zenbait egin.