Fetuaren terapia ez-inbaditzailea
Ver/
Fecha
2023-09-13Autor
Cadarso Etxebarria, Olatz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Sortzetiko eragabetasunak jaio aurreko umekiaren eritasunak dira eta terapia fetalak hauek sendatzea edo arintzea du helburu. Berrikuspen honek terapia ez-inbaditzaileen eguneraketa eskaintzen du. Horrela, aukera terapeutikoak lau multzo nagusietan banatzen dira: haurdunentzako osagarriak, farmakoak, terapia biologikoa eta terapia berriak. Osagarri moduan B9 eta B12 bitamina erabiltzen dira hodi neuralaren akatsak eta asaldura metabolikoak ekiditeko. Farmakoen artean erabilienetarikoak kortikoideak dira, batez ere erditze goiztiarra aurreikusten denean, baina baita jaiotzetiko giltzurrun gaineko guruinen hiperplasian ere. Beste farmako batzuk magnesio sulfatoa (erditze goiztiarretan), sildenafilo zitratoa (karenaren asalduretan), antiarritmikoak (takiarritmia suprabentrikularretan) eta antitiroideoak (tirotoxikosietan) dira. Terapia biologikoari dagokionez, amari bena barnetik emandako inmunoglobulinek bi indikazio dituzte: gaixotasun hemolitikoa eta umekiaren tronbozitopenia aloimmunea. Azkenik, terapia berriak ultrasoinu bidezko ablazioan dautza, intentsitate altuko ultrasoinu kontzentratu eta histotripsia teknikak, hain zuzen ere. Arlo honetan ikerketa zabala egiteke dago, garapen fasean aurkitzen da eta.