Aerosorgailu txiki baten egituraren diseinu eta analisi estrukturala
Laburpena
Proiektu honen helburua aerosorgailu (hemendik aurrera AS) txiki baten egituraren diseinu eta analisi estrukturala garatzea da. AS txikia Gasteizko Ingeniaritza eskolaren teilatuan instalatuko da, leku geografiko horren haizearen ezaugarriak eta estrukturak jasan beharreko tentsioak aztertuko dira diseinu apropos bat lortzeko.