Resumen
Artikulu honetan jarraitu aditzak duen absolutibo/datibo alternantzia aztertzen da testu akademikoetan. Helburua da argitzea testu horietan ugari den absolutiboaren erabilera euskara-erregistro espezifikoei egokitzearen ondorioa ote den. Horretarako, bi balizko eragini begiratu diet: a) erdaratiko segituren erregimenari eta b) testu akademikoetako izen bizigabeen erabilera handiari. Bi hipotesiak frogatzeko, corpus historiko, egungo ahozko eta zientifiko-teknikoak aztertu ditut. Emaitzek erakusten dute testu akademikoek absolutiboranzko joera indartu dutela. Izan ere, izen bizigabeek absolutibo marka hartzeko duten joerak testu akademikoetan absolutiboa erabiltzea indartu du.