Show simple item record

dc.contributor.advisorLareki Arcos, Arkaitz ORCID
dc.contributor.advisorAltuna Urdin, Jon
dc.contributor.authorEtxague Goia, Itxaro ORCID
dc.date2025-11-23
dc.date.accessioned2024-03-21T06:32:31Z
dc.date.available2024-03-21T06:32:31Z
dc.date.issued2023-11-23
dc.date.submitted2023-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/66252
dc.description394 p.es_ES
dc.description.abstractAdin txikikoak dira Interneten eta sare sozialen erabiltzaile nagusienetakoak eta, aldi berean, testuinguru digitalean zaurgarrienetakoak direnak. Hala, erabiltzaileak sareak eskainitako aukera-sorta zabalaz goza dezake; ordea, aukerez gain, sareko arrisku-sorta zabalarekin ere topo egin dezake. Testuinguru horretan, hainbat erakundek XXI. mendeko herritarrek eskuratu beharko genituzkeen konpetentziak jasotzen dituzten marko kurrikularrak proposatu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzarako Euskal Curriculumak ere konpetentzia digitala funtsezko zortzi konpetentzien artean kokatu du. Lan honen helburu nagusia honakoa da: adin txikikoen Interneten eta sare sozialen erabilera arriskutsuak aztertzea, erabilera horiei buruz duten arriskuaren hautematea aztertzea eta konpetentzia digitala sustatzeko ikasleei zuzendutako esku-hartzea baloratzea. Metodologiari erreparatuz, izaera deskribatzailea, korrelazionala eta luzetarakoa duen kasu azterketa bat da hau. Guztira, 1743 partaidek parte hartu dute. Metodologia mistoa erabili dugu: datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bildu eta aztertu ditugu. Emaitza nagusienek erakusten dutenaren arabera, partaideen ustez arrisku gutxien sortzen duten jarduerak dira beraiek gehien gauzatzen dituztenak; eta, alderantziz, arrisku handikotzat hartzen dituzten ekintzak, aldiz, gutxiagotan egiten dituzte. Salbuespenak ere badaude, ordea. Halaber, generoaren eta adinaren araberako desberdintasun esanguratsuak daude. Era berean, ikasleek positiboki baloratu dute eskoletan egindako esku-hartzea. Orobat, urteak aurrera joan ahala, erabilera arriskutsuek beheranzko joera eta, aldi berean, arriskuaren hautemateak goranzkoa erakutsi dute. Hala, esku-hartzeak eragin positiboa izan duela erran genezake. Horrela, adin txikikoek sarean bizitzen dituzten askotariko esperientziak eztabaidatu ditugu, eta prebalentzia-datuetatik haratago egon daitezkeen desberdintasunak aztertu ditugu. Gaur egun konpetentzia digitalak eta hura garatzeko hezkuntza jarduerek duten konplexutasuna ere eztabaidatu da. Izan ere, konpetentzia digitala eta haren garapena hezkuntza-testuinguruaren erronka nagusienetakoa dugu egun. Zeregin horrek, bertzeak bertze, sarean jokabide arduratsua izateko arauei eta gomendioei, pribatutasunari, etengabeko zaintzari eta berdintasun sozialari buruzko gogoeta kritikoa barne hartzen ditu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/embargoedAccesses_ES
dc.subjectpedagogical methodses_ES
dc.subjectmétodos pedagógicoses_ES
dc.titleAdin txikikoen interneten eta sare sozialen erabilera eta hezkuntza-testuingurua. Kasu azterketa bates_ES
dc.title.alternativeThe use of the internet and social media by children and adolescents and the educational context. A case studyes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2023 ITXARO ETXAGUE GOIA
dc.identifier.studentID677838es_ES
dc.identifier.projectID21642es_ES
dc.departamentoesDidáctica y organización escolares_ES
dc.departamentoeuDidaktika eta eskola antolakuntzaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record