Pertsona ospetsuak Espainiako emakumeentzako prentsako eta bihotzeko prentsako argitalpen digitaletan
Fecha
2021-04-28Autor
Meso Ayerdi, Koldobika
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Mediatika (18) : 299-316 (2020)
Resumen
Hainbat motatako pertsona ospetsuak agertzea da Espainian bai emakumeentzako prentsak bai bihotzeko prentsak duten ezaugarrietako bat. Gure azterlanean, hautatutako aldizkarietan agertzen diren mota guztietako pertsona famatuak biltzen dituzten 16 aldagaiz osatutako kategoria multzo bat finkatu dugu. Zehazki, emakumeentzako bost aldizkari hauetako edizio digitalak hautatu ditugu: Vogue, Elle, Telva, Marie Claire eta Woman. Horrez gain, bihotzeko bost aldizkari hauetako edizio digitalak: Hola, Lecturas, Diez Minutos, Semana eta Pronto. Ezberdintasun nagusia telebistaren mundua da. Bihotzeko aldizkarietako protagonistak telebistaren munduko pertsona ospetsuak izan ohi dira: aurkezleak, laguntzaileak edo realityetako lehiakideak. Emakumeentzako prentsako pertsona ospetsu protagonistak, berriz, zinemaren mundukoak, errege-erreginen familiakoak eta modaren mundukoak dira. Hala ere, batzuen eta besteen arteko mimetismoa gero eta nabarmenagoa da, bietan famatuei, edertasunari eta modari buruzko edukiak baitaude.