Burgundiar eskultura gotiko berantiarra: Espainiako artea aberastu zuen eredua
View/ Open
Date
2024-05-03Author
Puig Gámiz, Blanca
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Borgoinako dukerriak 1384 eta 1477 urteen artean egoera oso oparoa ezagutu zuen. Frantziatik independente izateaz gain, ekonomikoki eta materialki egoera pribilegiatua zuen. Testuinguru honetan, eskualdeko eskulturak bere goren unera heldu zen.
Dukerrian zentro artistiko ugari egon ziren arren, Dijonekoa da aipagarriena. Hiria Estatu burgundiarren hiriburua bihurtu zen eta han dukeek ekoizpen eskultorikoa sustatu zuten. Filipe II.a Borgoinakoak Champmoleko kartusia fundatu zuen, dinastiaren panteoi bihurtuz. Proiektu handi honek artista kanpotar ugari erakarri zituen, horien artean burgundiar artearen sortzailea kontsideratzen den Claus Sluter. Ia mende batez kartusian lan egindako eskultore desberdinek Sluteri esker garatutako estilo originalaren jarraitasuna bermatu zuten. Aitzitik, garai oparo hau 1477an dukerria Frantziako koroaren menpe geratzean amaitu zen. Dukeen mezenasgoa desagertu zenez ez ziren beste produkzio handirik gauzatu ezta bezero boteretsurik egon ere.
Halere, ia mende batez biziraun zuen tradizio eskultorikoak hedapen handia ezagutu zuen, lehenik eta behin, dukerrian zehar, eta ondoren, Borgoinako mugetatik kanpo. Laburbilduz, garaiko eskultura burgundiarra eredu bihurtu zen.
XV. mende amaieratik XVI. mendearen bigarren herenera arte bere eragina Espainian da ikusgai. Alde batetik, XV. mendean burgundiar eskultoreen migrazioa baxua bazen ere, Jannin Lome Tournaikoaren adibidea da aipagarri. Nafarroako Karlos III.ak kontratatua, Nafarroan forma eta teknika berriak sartu zituen. Bestetik, XVI. mendean bi faktore desberdin batu ziren: burgundiako lurraldeen egoera ezegonkorra eta Espainiako Urrezko Aroa. Borgoinan lana aurkitzea zaila zenez, artista asko penintsulara lekualdatu ziren. Izan ere, Espainiak eskultore beharra zuen, hortaz, bizi-baldintzak hobetzeko aukera paregabea zen. Horren adibide Filipe Bigarny eta Juan de Juni izan ziren. Haien jaioterrian ikasitakoa Italiako Errenazimentuaren inguruan zituzten ezagutzekin eta Gaztelako tradizio artistikoarekin nahastu zuten. Gustu, nahi eta behar espainiarretik hurbilagoa zen Errenazimentuko beste interpretazio bat gauzatu zuten eta, modu honetan, espainiar Errenazimentu original bati jaiotza ematen lagundu zuten.
Hiru eskultoreok Espainiako testuinguru artistikoa teknika eta forma berriekin aberastu zuten. Ospe handia lortzeaz gain, haien tailerretan tokian-tokiko ikasleak formatuz Borgoinako tradizioa zabaldu zuten. Beraz, agerikoa da haien presentzia aztertzea beharrezkoa dela uneko eskultura hispaniarra ulertu ahal izateko.