Arratia bailarako udalerrien autohornikuntza energetikorako analisia
Fecha
2024-05-06Autor
Artaraz Olañeta, Irene
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Aldaketa klimatiko eta herrialdeen arteko gatazka geopolitikoak medio, nabarmen igo da
energia kontsumo eta produkzio ohiturak aldatzeko beharra. Horregatik, azken urteotan,
matrize energetiko iraunkorrago eta eraginkor batera eramango gaituen trantsizioa
lehentasun bihurtu da mundu mailan.
Testuinguru honetan, energia-fosilen agorpenari eta aldaketa klimatikoari erantzun bat
emateko asmotan, ugari izan dira azken urteotan Europar Batasunean zein mundu mailan
sinatu diren itun eta akordioak, energia-iturri berriztagarriak zein autokontsumoa
bultzatzeko asmoz. Hala ere, aukeratu den bide horretan, begirada guztiak eskala handiko
energia berriztagarrien proiektuetan daude jarrita, tokiko ezaugarri eta beharrak bigarren
plano batean utziz.
Esan bezala, tradizionalki energia-eredua sorkuntza zentralizatuan oinarritu izan da non
energia, kontsumo-puntutik kilometro askotara ekoizten den. Horretarako, toki bakarrean
kontzentratutako instalazio erraldoien beharra garatzen da, ingurumen-inpaktua eta
transmisio-galerak handituz. Gainera, kontsumitzaileak subjektu pasiboaren papera
hartzen du bere gain, sorkuntza horrek dakarren guztiaren berri izan gabe.
Arrazoi horregatik, lan honen helburua erronka horri heltzea izango da, energia
berriztagarrien instalazio deszentralizatu hibridoen bideragarritasun teknikoa eta
ekonomikoa aztertuz hain zuzen ere. Zehazki, azterketa honetan energia eolikoa,
fotovoltaikoa eta energia biltegiratzeko sistemak konbinatzea aukeratu da soluzio gisa.
Modu honetan, energia-iturri bakoitzaren indarguneak aprobetxa daitezke klima-aldaketen
aurrean produkzio konstanteago bat lortzeko asmotan.
Proposamen hau ebaluatzeko, Bizkaiko hegoaldean kokatzen den Arratiako bailara izango
da aztergai, herriz herriko analisi bat eginez, zortzi udalerrien izaera ezberdina kontuan
izanik; kontsumo-ohiturak, azalera erabilgarria, produkzio mugak…autosufizientzia
energetikoa lortzeko xedearekin kasu bakoitzerako beharrezko aukerak erakutsiko dira.
Laburbilduz, aipatutako azterketa ahalbidetuko duen metodologia bat aurkeztuko da,
Arratiako bailara izanik analisiaren abiapuntu. Autokontsumo lokala oinarri, energia-
sektorearen egungo erronkei erantzungo diena, trantsizio energetiko kontzienteagoa
lortzeko.