EAEko eskola-segregazioaren analisi kuantitatiboa
Laburpena
Lan honen helburua EAEko eskola-segregazioa aztertzea da, segregazioa ikasleen nazionalitatean oinarrituta. Horretarako, disimilitate-, isolamendu- eta elkarrekintza-indizeak kalkulatu dira lurralde historiko eta hezkuntza-maila bakoitzeko. Halaber, zentro publiko eta pribatuen arteko bereizketa egin da. Bestalde, eskola-segregazioaren eragile izan daitezkeen faktoreak bilatu dira. Lurralde historiko eta hezkuntza-maila bakoitzak bere berezitasunak dituelaz ohartzen gara, beraz, horietako bakoitzean neurri desberdinak aplikatu beharko liratekeela ondorioztatzen dugu.