Aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langilearen kaleratzea: 15/2022 legearen eragina eta jurisprudentziaren interpretazioa
Ikusi/ Ireki
Data
2024-06-14Egilea
Villarreal Lauroba, Maddi
Laburpena
Lan hau aldi baterako ezintasun egoeran (ABE) dagoen langilearen kaleratzearen ingurukoa da. ABE langile gaixoa babesteko figura juridikoa da, bai eta enplegu egonkortasunari eusteko modura ere, eta lan kontratua eten egiten da indarrean dagoen bitartean, horrek dakartzan ondorioekin. Hori horrela, ondorio horiek aztertzeaz gain, langile gaixoaren lan kontratuaren amaitzea aztertuko da. Enpresaburuak diziplinazko kaleratze gisa justifikatzen dituzte azkentze horietako batzuk, dela errendimenduaren murrizketagatik, edo justifikatu gabeko faltengatik. Beste batzuetan aldiz, kaleratze objektibo baten bidez justifikatzen dira, gerora agertutako gaitasunik ezagatik, esaterako. Era berean, kaleratze horien kalifikazio ezberdinak aztertuko ditugu: bidezkoa, bidegabea eta nulua. Ondoren, ABE egoeran dagoen langilearen kaleratzeari buruzko jurisprudentzia-doktrinaren bilakaera burutuko da ABE egoeran. Horretarako, Auzitegi Gorenak eta Konstituzio Auzitegiak kaleratzea kalifikatuko dute, bai Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ere, auzitegi honen jarreren eta barne-eraginaren ibilbide bat egingo delarik. Bukatzeko, 15/2022 Legeaz geroztik, ABE egoeran dauden langileen kaleratzea aztertuko da. Hori burutzeko, estatutuko auzitegi ezberdinek eman dituzten epai ezberdinak aztertuko dira, ondorio batzuk atera ahal izateko.
Lana egiteko erabili den metodologia juridikoa izan da, eta jurisprudentzia eta doktrina aztertu dira, baita erabaki judizialak ere. Lana Euskaraz idatzita dago.