Sharenting: adingabeen esposizioa sare sozialetan. Arriskuak, ondorioak eta babes neurriak
View/ Open
Date
2024-06-14Author
Azkune Zuloaga, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
XXI. mendean jaiotako sare sozialen hedapen masiboak pertsonon arteko komunikazioa eta sozializazioa eraldatu du, gure pribatutasunarekiko dugun ikuspegian eraginez. Azken urteotan, gero eta guraso gehiago bere seme-alaben haurtzaroa sare sozialetan argitaratzen hasi dira, umeen zaintza eta hazkundearen xehertasunak publikatuz, adingabeen adostasunik gabe. Umeen ohorerako, intimitarerako eta irudi propiorako eskubideak urratzen dituen praktika horri sharenting deitzen diogu. Ostera, zaila da eskubide horien baberesako ekintzak aurrera eramatea, umeek ez baitute adin eta heldutasun nahikorik, eta urratzaileak bere gurasoak direlako, hots, bere legezko ordezkaritza dutenak. Espainiar ordenamendu juridikoak kanpoko agenteetatik babesten ditu umeak, baina ez du kontuan hartzen umeen gurasoek ere haien eskubideak urratu ditzaketela.