Europako Ingurumen Zuzenbidearen oinarrien eta printzipioen eboluzioa eta egungo egoera: Tratatuak, Ekintza Programak eta Estrategiak
Revista Vasca de Administración Pública (108) : 355-382 (2017)
Laburpena
Ingurumen Zuzenbidearen eremuan, Europar Batasun osoaren
oinarrizko araudia Europako Jatorrizko Zuzenbidean ezarritakoaren arabera dago
zehaztuta, garatu beharreko helburuek eta printzipioek ezartzen dituzten tresnekin
batera, Europako ingurumen sistema juridikoaren gailurra osatuz, ordenamendu
nazionalen gainetik lehentasuna izatean. Lan honek ingurumen gaietan indarrean
dagoen Europako araudiaren oinarrien garapena eta eboluzioa aztertzen ditu. Horretarako,
Tratatuak, ekintza programak, eta estrategia nagusiak aztertu dira, ingurumenaren
arloan hartutako aurrenetako erabakietatik gaurdaino.