Min lunbarra pertsona nagusien zaintzaile profesionaletan: Arrisku faktoreen identifikazioa eta bideokonferentzia bidezko ariketa fisikoko esku hartze baten eragina.
Fecha
2024-03-06Autor
Espín Elorza, Ander
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Biztanleriaren zahartzea dela eta, desgaitasuna duten pertsona nagusien zainketa profesionalen beharrak nabarmen hazten ari dira. Erronka honen aurrean, protagonista nagusiak zaintzaileak dira. Zaintzaileetan min lunbarraren prebalentzia altua da, eta honek kalte pertsonal eta ekonomikoak eragiten ditu langile, pertsona nagusi, enpresa eta gizartean. Hortaz, tesi honen helburu orokorra zaintzaileen min lunbarrari aurre egiteko ezagutza eta baliabideak sortzea da. Tesi honetako emaitzak lau artikuluren bitartez aurkezten dira, horietako bakoitza helburu espezifiko bati lotuta. Lehenengo artikuluan, 1,950 partaiderekin urte betez egindako jarraipen prospektibo baten bitartez, osasun mentala eta bizitasuna bizkarreko minaren iragarle direla frogatzen dugu. Bigarren artikuluan, funtzio muskularreko probak bideokonferentzia bitartez egitea bideragarria eta fidagarria dela frogatzen dugu, aurrerago zaintzaileetan bideokonferentzia bitartez egindako ariketa fisikoko esku-hartzea martxan jartzea baimendu ziguna. Hirugarren artikuluan esku-hartze horren eraginak aurkezten ditugu, proposatutako ariketa fisikoko programa zaintzaileen min lunbarra gutxitzeko eraginkorra izan zela frogatuz. Laugarren artikuluan ariketa fisikoko esku-hartzearen epe luzeko eraginak adierazten ditugu, ariketa fisiko gainbegiratua egiteari uztean min lunbarraren gaineko hobekuntzak desagertu zirela frogatuz. Behatutako emaitzetan oinarrituta, komenigarria dirudi zaintzaileei tesi honetanproposatzen den moduko ariketa fisikoko esku hartzeak era iraunkorrean eskaintzea.