Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757): lehen hurbilketa
Ver/
Fecha
2013Autor
Lamikiz Gorostiaga, Xabier
Padilla Moyano, Manuel
Videgain Castet, Charles
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Koldo Mitxelena Katedraren III Biltzarra : 325-341 (2013)
Resumen
1757ko apirilean Britainia Handiko hiru gerraontzik Atlantikoa zeharkatzen ari zen Le Dauphin zeritzon itsasontzia harrapatu zuten. Baionatik atera eta Louisbourgerako norabidea zeraman. Britainiarrek itsasontzian zegoen guztia bahitu zuten, gutun mordoa barne. Haietako 50 euskaraz idatzita zeuden. Duela gutxi arte Euskal Herrian euskarazko eskutitzon berri izan ez dugun arren, hogei urtetik gora dira Kanadan ezagutzen dituztela, nahiz eta aztertu gabe jarraitzen duten. 1980ko hamarkadaren hasieran Eric Krausek (Fortress of Louisbourg National Historic Site of Canadako artxibozaina) Britainia Handiko agiritegietan Louisbourgekin lotura zuten agiriak mikrofilmatzea eskatu zuen. Agiri haien artean Le Dauphin-i harrapatutako gutuneria osoa zegoen. Eskutitzak erabiltzen lehena John Bosher historialari kanadarra izan zen, baina euskarazkoak alde batera utzi eta frantsesezkoak bakarrik aztertu zituen (Bosher 1987). Euskarazkoak erabili dituen bakarra Peter Moogk izan da. University of British Columbiako irakasle honek Vancouverreko Maria Urquidi euskaldunaren #ziur aski bertako euskal etxeko kidea# laguntza jaso zuen 1757ko martxoan Senpereko Martin Larraldek bere iloba Saint-Martin de Duronea kapitainari idatzitako lerroak itzultzeko (Moogk 1989: 486). Hala ere, mende honetan argitaratu duen liburu batean Moogkek nonbait ahaztu egin du Duronea euskalduna zenik edota euskaraz idatzitako eskutitzak jasotzen zituenik, honakoan historialari kanadarrak Duronearen sorterria Gaskoinia zela baitio (Moogk 2001: 138-139). Le Dauphin-eko eskutitzak erabili dituen azken historialaria Anne Marie Lane Jonah kanadarra izan da, Parisen aurkeztutako hitzaldi batean, baina oraingoan ere frantsesezko testuak izan ditu aztergai, ez euskarazkoak (Lane Jonah 2010). Beraz, orain arte ez dira euskarazko eskutitzak aztertu.