Laburpena
Laburpena: Kooperatibek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko eta mantentzeko duten gaitasuna, eta bes-teak beste, erresilientzia ekonomikoaren ikuspegitik duten potentziala aurrez aztertua izan da. Aldiz, gizarte ekono-miaren esparru akademiko zein instituzionalean genero gaiek ez dute presentzia handirik izan tradizionalki. Hutsune hori betetzeko, era askotariko ikerlan eta ekimenak behar dira, eta artikulu honek, partzialki bada ere, norabide ho-rretan pauso bat eman nahi du.Artikulu honetan, kooperatibak, erresilientzia ekonomikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) emakumeen enplegua erlazionatzeko egindako lehen saiakera bat aurkeztu nahi da. Artikulu honen helburu nagusia eskualde jakin batzuetan kooperatibismoaren garapen handiagoak emakumeen enpleguaren erresilientzia nola bultzatzen duen identifikatzea eta neurtzea izango da, gizarte-inpaktu positiboak identifikatuz. Zehazki, estatu osoko datu agregatuetatik abiatuta, EAEn buruz dagoen informazioan jarri nahi dugu arreta, eta eragin hori zehazten duten alderdiak definitu.Emaitzei dagokioenez, EAEn ere baieztatzen da literatura akademikoan frogatutzat ematen den hurrengo ideia: kooperatibek sortutako enpleguak egonkortasun eta erantzuteko gaitasun handiagoa erakusten du ziurgabetasun--uneetan. Bestalde, generoarekin lotutako datuen eskasia nabaria den arren, emakumeen enplegu kooperatiboaren eta dentsitate kooperatiboaren kasuan bilakaera ere ona da