Resumen
Artikulu honek Euskara Arkaikoan eta Klasikoan ustez dauden NZ-galdetzaile metatuen adibideak aztertzen ditu. Adibideen azterketak erakusten du: (a) galdetzaile metatuen ezaugarria garai bietarako dagoela egiaztatuta; (b) bi galdetzaileen konbinazioek (normalean subjektu-osagarri, subjektu-adjunktu [nola]) bat egiten dutela kasu guztietan Goragotasun Baldintzarekin; eta (c) konbinazio horiek bat datozela galdera anitzei egotzi ohi zaien bikote zerrendaren erantzun motarekin.