Enhanced screening methods based on digital image analysis for analytical problem-solving
Laburpena
Doktorego-tesi honetan hurbileko arazo analitikoak ebazteko miaketa metodo berriak garatu dira. Metodo horiek irudi digitalen analisian (DIA) dute oinarria, egun telefono adimentsuek duten hedapenaren eta eskaintzen dituzten aukera zabalen ondorioz. Gainera, metodo bakoitzak Kimika Analitiko Berdeari egiten dion ekarpena ere ebaluatu da. Hiru sistema garatu dira: lehenik, zilar nanopartikulak erabiliz kolirio laginetan hainbat elektrolito determinatzea nanopartikulen agregazioaren ondorioz antzematen den kolore aldaketa baliatuz. Bigarren, bakterio azido laktikoek haien hartzidura prozesuan sortzen dituzten flabinen kuantifikazioa egitea fluoreszentzian oinarrituz. Eta azkenik, paperean oinarritutako gailu analitikoetan mikro-balorazio kuantitatiboa egitea azido azetikoa determinatzeko ozpin laginetan.