Elkarbizitzarako espazioak trantsizioan. Euskararen lurraldean parte-hartzea oinarri duten praktika kokatuetatik ekarpenak
Abstract
Elkarbizitzarako espazioak izango dira tesi honen gai nagusia. Hiri eta herrietako eguneroko bizitzan elkar banatzen ditugun espazio komunen eraikuntza begiratuko da. Geroz eta hiritarragoa den gaur egungo gizarte honetan, pentsatuak, diseinatuak eta eraikiak izan diren espazioetan gorpuzten dira hartu emanak. Espazio horiek geroz eta gizarte interakzioa gutxiago bilatzen duten moduan egitera eraman gaitu arkitektura modernotik eratorri den hiri garaikideak. Lan honetan, pertsonen hartu emanak bultzatuz, kolektibotasunerako eta elkarbizitzarako egokiagoa diren espazioak bilatuko dira. Honetarako, espazio publikoa egiteko moduetan aldaketa nola egin bilatzen da. Indibidualtasunaren fantasia sinesteari utzi, eta erlazionaltasuna behar duen bizitzarako espazioak egiteko bideak aztertuko dira