LMFPn oinarritutako formulazio katodikoaren garapena eta optimizazioa
Fecha
2025-02-04Autor
Urroz Oyarzabal, Uxue
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gradu Amaierako Lana (GrAL) Donostiako CIDETEC Energy Storage enpresan garatu da. Planteatutako ikerketa energia metaketaren inguruan izan da: gai kimiko-fisikoa da. Proiektu honetan, kamioi elektrikoentzat bateriak sortu dira non anodo estandarra erabiliz honen aurrean jartzen den katodoa bakarrik aldatzen den, hauen prozesagarritasuna (propietate erreologiko eta itsasgarriak) eta ezaugarri elektrokimikoak aztertzearren. Eskuratutako emaitzak elkarren artean konparatuz eta enpresak duen esperientzian oinarrituz, katodoaren fabrikazioan funtsezkoa den tintaren formulazioaren optimizazioa burutu da.