TIA Portal bidezko etxe baten sistema domotikoaren diseinu eta inplementazioa
Fecha
2025-02-14Autor
Iturbe Sánchez, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Dokumentu honetan aurkezten den Gradu Amaierako Lana instalazio domotiko baten diseinuan eta inplementazioan datza, etxe arrunt bat etxe adimentsua bihurtzeko asmoz. Etxebizitza bat domotizatzeak, hainbat hobekuntza eskaintzen ditu. Onura nabarmenen artean, alde batetik, energia-eraginkortasuna handitzea dago, errekurtsoen erabilera hobeagoa lortuz eta, kontsumoa murriztuz. Gainera, erabiltzailearen erosotasun handiagoa ematen du, gailu mugikorren edo ahots-komandoen bidez argiak, etxetresna elektrikoak eta segurtasun-sistemak kontrolatzeko aukera ematen baitu. Gainera, etxeko segurtasuna hobetzen du zaintza-sistemen eta alarma adimendunen bidez, denbora errealean gainbegiratu daitezkeenak. Hobekuntza horiek erabiltzailearen eguneroko bizitza errazteaz gain, jabetzaren balioa ere handitzen dute. Proiektu honen garapenerako, Siemens etxeko PLC SIMATIC S7-1500 erabili da sistema automatizatuaren kontrolatzaile bezala, eta TIA Portal softwarea erabiliz diseinatutako kontrol sistemaren inplementazioa burutu da. Garatutako sistemaren funtzionamendu egokia egiaztatu da TIA Portal-ek eskaintzen dituen aukera desberdinez baliatuz, hala nola PLCSIM eta HMI-ak. Azkenik, sistemaren funtzionamenduaren azken frogetarako, benetako etxebizitzan inplementatutako sistemaren antzera funtzionatu dezan, oinarrizko biki funtzional bat garatu da.