ToKa! musica talde baten kontratazioaren kudeaketarako web aplikazioa
Ver/
Fecha
2025-02-14Autor
Gómez Martín, Gorka
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
OstiKda! Elektrotxaranga euskal musika-taldea da, irabazi asmorik gabekoa, hainbat musikari gazteen aisialdiko proiektua. Euskara eta euskal kulturaren aldeko apustua eginez, musikaz girotzen dituzte Euskal Herri osoko jai-eremuak.
Hiru urte baino gehiagoko jardunak ezagun bihurtu ditu, eta, gaur egun, emanaldi berriak eskaintzeko eskari kopuru handia jasotzen dute. Eskari horiei erantzuna emateak, ordea, musikaz aldentzen den kudeaketa eta barne-komunikazio lan handi eta nekeza dakar, aisialdiko proiektu hau taldearen benetako interes musikaletik urruntzen den zama bihurtuz.
Hori dela eta, lan honek ToKa! aplikazioaren garapena aurkezten du: OstiKda! Elektrotxaranga musika-taldearen barneko kudeaketa-lana errazteko sortutako web- aplikazioa. Tresna honek eskariei erantzuna emateko lana, eta, oro har, emanaldiei lotutako informazioa kudeatzea errazten ditu.